https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barsanti konpainiaren 'Kale gorrian' lana, gaur, Artziniegan

'Kale gorrian' lanaren protagonistak./
'Kale gorrian' lanaren protagonistak.

Goiko plazan izango da, 13:00ean

PAUL PICADO

Barsanti Teatroa konpainiaren 'Kale gorrian' antzerkia ikusteko aukera izango da gaur Artziniegako Goiko Plazan, Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiaren barruan. Obra 13:00ean hasiko da. Gaiari dagokionez, gaur egun modan dauden kaleratzeei buruzkoa da. Zuzendaria Pako Revueltas da, eta antzezleak Juanjo Otera eta Aritza Rodriguez.

Istorio honetan, senar-emazteak diren aiton eta amona batek (Mariano eta Bego) etxea behartuta utzi behar dute, izan ere, kaleratu egin ditu epaile batek. Ezkondu ostean erosi zuten etxebizitza horretan berrogei urte eman dituzte baina ezin dutenez ordaindu, epai batek etxea uzteko agindua eman die.

Polizia beren balkoiaren azpian dago, etxea uzteko zain, eta eremua lokarriz hesitu du epailearen agindua betetzeko prest. Hala ere, auzokoak hor ere bildu dira, egoera ikusteko, eta agian, horren aurka agertzeko ere bai.

Marianok ez du etxea utzi nahi eta amaieraraino eutsi nahi du. Begok, berriz, lehenbailehen amaitu nahi du kontu ezatsegin horrekin. Lotsa handia ematen dio egoera horrek, baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi , ez baitaki bankukoek zer egin dezaketen horiekin. Antzinako gauzak ditu eta oroitzapen asko ekartzen dizkio gogora.

'Kale gorrian' obrak zenbait sari irabazi ditu, izan ere, gizarte eta politika arloko gai baten inguruan aritzen da, eta kaleko arteen hizkeraren beraren baliabideak erabiltzen ditu. Azkenean etxetik kaleratuko dituzten ala justizia egingo den jakin nahi baduzu, Goiko Plazara joan beharko zara gaur, 13:00ean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos