https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldoko Partaidetzarako Eskolak 21 tailer eskainiko ditu

Saioetan partaidetzazko aurrekontuak, barruti kontseiluak eta gardentasuna eta Gobernu onaren gaiak jorratuko dira, besteak beste

ELCORREO.COM

Hiritarren Partaidetzarako Lehen Eskola izango du aurten Barakaldok. Helburua hiritarrei udal erabakietan parte hartzeko beharrezko tresnak eskaintzea da.

«Beharrezkoa da hiritarrek Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa lehen eskutik ezagutzea, eta horien diseinu eta planifikazioan parte hartzea ere bai. Horregatik, parte hartzearen garrantzia ezagutzea oinarrizkoa dela iruditzen zaigu, bai eta, udal erabakietan parte hartzeko dauden bideak ere», azaldu du Gorka Zubiaurrek, Alkatetza eta Herri Partaidetzako zinegotziak.

Alde horretatik, Barakaldoko Hiritarren Partaidetzarako Eskolak 21 tailer eskainiko ditu gutxienez, eta Barakaldoko auzo guztietan emango dira saioak «hiritarren partaidetza erraztezko eta sustatzeko». Beraz, talde sesioetarako, auzoetako hamaika lokal eta hamar bat ikastetxe publiko erabiliko ditu udalak. «Momentu honetan, lehenengo tailerraren data eta izen emateko bideak zehazten ari dira, baina ondorengo egunetan emango dira aditzera», esan du Zubiarrek.

Urte guztian zehar egongo da jardunean eskola, eta gobernu talde honek ateratako -edo datozen hilabeteetan aterako diren- partaidetza proiektuak sakontzeko balioko du.

«Hiritarren Partaidetzaren kontzeptua eta bere funtzionamendua nahiko berriak dira, bai hiritarrentzat, nahiz administrazioarentzat; eta, horregatik, aurrera pausoak elkarrekin eman behar ditugula uste dugu, elkarrekin trebatuz eta hiritar eta administrazioak gertutasunezko harremana izateko modurik onenera hurbilduko gaituzten proiektu berriak abian jarriz. Partaidetzarako Eskolak bide horiek barakaldarrekin batera zehazten lagunduko diguten fedea dugu», adierazi du zinegotziak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos