https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldoko parkeetan edateko ura ematen duten zortzi iturri jarri dituzte

Euskaltzaindia plazan, Okelurin, Loitzagan eta Murrietan herritarrek indarrak har ditzakete ur tragoxka bat hartuta

IZASKUN MOYANO

Barakaldoko Udalak herritarren nahiak betetzeko asmoz, hiriko zerbitzuak hobetzeari ekin dio. Gabonetako jarduera ugari antolatu ondoren, oraingoan edateko ura isurtzen duten zortzi iturri jarriko ditu haurrentzako parke eta aisialdi guneetatik hurbil. Izan ere, Okeluri kalean, Loitzaga kaleko 4 eta 12 zenbakietan, Murrieta kalean, Euskaltzaindia plazan eta Herriko plazan daudenen ur tragoxka batekin indarrak hartzeko abagunea izango dute.

Badirudi, denbora luzean itxaroten eta eskatzen egon ostean, hiriaren erdi- erdian aldizkari eta egunkariak saltzen diren kioskoaren ondoan jarriko dutela zortzi iturri berriotako bat. Foruetatik hurbil, arkupeen aldamenean zeudenak aldatzeko erabakia hartu du Udalak. Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi den Jon Uriak esandakoaren arabera «iturriak garaieraz oso baxuak ziren, eta haietatik ura edatea oso deserosoa zen». Beraz, lehen zituzten 60cm izatetik, 90cm izatera pasatu dira.

Hiriko alkatea den Amaia del Campok auzoetara egiten dituen bisita guztietan edateko ura isurtzen duten iturriak jartzeko eskatu esan diote bizilagunek behin eta berriro. Beraz, proiektu honi 2017. urtea hasi zenean ekin zioten. Izan ere, Errioxa kalean, Bituritxa kalean, Errotabarria kalean, Zumalakarregi kaleko 23aren parean, eta Munoako 17aren parean ezarri zituzten lehendabiziko iturri berriak. Beraz, oro har, bukatzear den urte honetan 15,000 euro inbertitu ditu Barakaldoko Udalak edan daitekeen ura ematen duten iturri berriak jartzen edota aurretik jarrita zeudenak hobetzen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos