https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldok hiria ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko 20 ibilbide gidatu antolatu ditu

Guztira 20 bisita izango dira urtarrilaren 14tik aurrera

ELCORREO.COM

Barakaldoren historia, hiriaren arkitektura, industria, ondarea, meatzaritza, ingurunea eta bioaniztasuna hobeto ezagutzeko ibilbide gidatuak egiten hasiko da udala urtarrilaren 14tik aurrera. Guztira 20 bisita izango dira, hiria ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko. Izena emateko epea zabaldu zen aurreko astean eta 010 telefonoaren bidez, Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroan edo ezagutubarakaldocihma@barakaldo.org posta elektronikora idatziz egin daiteke.

Irteerak igande goizetan egingo dira, «barakaldoarrek parte hartzeko aukera gehiago izan dezaten eta beste herrietako jendea ere errazago etor dadin», azaldu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, eta Drogamenpekotasunen Prebentzio arloko zinegotziak.

Barakaldoko ibilbide gidatuen denboraldi berriarekin, udalerriari buruzko datuak, bitxikeriak, historia, meatzaritza eta industria iragana edota ondarea sakonago ezagutzeko aukera izango da. «Gure helburua hiritarrek gure ingurumen eta kultur ondarea eta errealitate historiko eta soziala ezagutzea da», adierazi du.

Ibilbideak 'Ezagutu Barakaldo' programaren barruan daude. Programa hau 1990eko hamarkadaren amaieran jarri zen martxan eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden hasieran, baina 2006an, Errekatxoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroaren bitartez, helduei eta familiei ere bideratzea erabaki zen. «Oso harrera ona izan du programak hiritarren artean. Aurreko urtean 288 pertsonak hartu zuten parte ibilbideetan», esan du.

Gidatutako ibilbide bakoitzeko taldeetan 30 pertsona onartuko dira gehienez, eta prezioa 2 euro izango da. Erretiratu, pentsiodun, langabe eta 7-12 urtekoek euro bat ordainduko dute. 0-6ra urtekoek ez dute ezer ordainduko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos