Borrar

Barakaldok 30.000 euro bideratuko ditu euskara ikasteko diru laguntzetara

Nahitaezkoa da 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartean ikastaroren bat eginda edukitzea, gutxienez %70eko bertaratzea izatea, Barakaldon erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea

elcorreo.com

Lunes, 18 de septiembre 2017, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

HABEk homologatutako edozein zentrotan joan den ikasturtean euskara ikasi zutenek Barakaldoko Udalak ematen dituen diru laguntzaren bat lor dezakete. Diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 27tik urriaren 13ra egongo da zabalik, eta Barakaldoko Udalak 30.000 euro banatuko ditu, «euskara ikastea bultzatu nahi duelako».

Diru laguntzaren bat jaso ahal izateko, besteak beste, nahitaezkoa da 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartean ikastaroren bat eginda edukitzea, gutxienez %70eko bertaratzea izatea, Barakaldon erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea.

Diru laguntzok eskatzeko asmoa dutenek udaletxean jaso dezakete informazioa gaurtik aurrera, edo www.barakaldo.org eta euskera.barakaldo.eus webguneak kontsultatu, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez.

Barakaldoko Udalak euskara ikasteko diru laguntzak zabaldu zituen iaz, inolako prestazio ekonomikorik jasotzen ez duten langabeak, merkatariak, ostalariak, aisialdiko eta jantokiko begiraleak eta kirol entrenatzaileak eta arbitroak ere sartu ahal izateko.

Gauzak horrela, ikastaroaren kostuaren %60 itzuliko da diru laguntza arrunta bada, eta %80 jasoko dute B eta D ereduko edo ikasgai erdiak baino gehiago euskaraz dauzkaten umeen guraso edo tutore izanez gero, bai eta kirol entrenatzaileek eta arbitroek, Barakaldoko merkatariek eta ostalariek eta aisialdiko eta jantokietako begiraleek ere.

Diru sarrerarik gabeko edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten ikasleek Barakaldoko euskaltegietan ikasi badute, ikastaroan inbertitutako kopuru osoa jaso dezakete. Gehienezko kopurua, pertsonako eta urteko, 561 euro da.

«Diru laguntza hauen xedea euskara ikastea erraztea eta sustatzea da, gure herriko kaleetan euskara gero eta gehiago entzun ahal izateko. Hortaz, baldintza horiek betetzen dituzten pertsona guztiak animatu nahi ditugu diru laguntzak eskatu, eta aurten ere, euskara ikasten jarrai dezaten», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogamendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios