Borrar
Maika Salguero

Azkuna Zentroko 'Zinemaren historiako 50 harribitxiak' zikloa ostegunetan izango da aurrerantzean

Eusko Jaurlaritzak jarritako neurri berriei erantzuteko hartu dute erabakia

Zurekin

Igandea, 22 azaroa 2020, 03:02

Comenta

Bilboko Azkuna Zentroak zinema programazioa berregituratu du, Eusko Jaurlaritzak kultur jarduerak amaitzeko ordutegi berriak ezartzen dituen dekretua betetzeko. Hau dela eta, arduradunek aldaketa batzuk egin behar izan dituzte eta Zinematekak antolatutako 'Zinemaren historiako 50 harribitxiak' zikloa ostegunetan proiektatuko da hemendik aurrera.

Zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, azaroan eta abenduan, zikloa ostegunetan bakarrik egingo da, ahal den guztietan saio bikoitzean, proiekzioetara joateko aukera gehiago eskaintzeko.

Hain zuzen, azaroaren 26an, John Forden 'Stagecoach' (Diligentzia) proiektutako da, 17:00etan eta 19:10ean; abenduaren 3an, Jean-Luc Godarden 'Bande Á Part' (Aparteko banda), 17:00etan eta 19:10ean; abenduaren 10ean, Alfred Hitchcocken 'Shadow of a Doubt' (Zalantza baten itzala), 18:30ean; eta abenduaren 17an, Jacques Tatiren 'Jour de Fete' (Jaieguna), 17:00etan eta 19:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Azkuna Zentroko 'Zinemaren historiako 50 harribitxiak' zikloa ostegunetan izango da aurrerantzean

Azkuna Zentroko 'Zinemaren historiako 50 harribitxiak' zikloa ostegunetan izango da aurrerantzean