https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Auzoz-Auzo musika klasikoko kontzertuen zikloa hasiko da gaur

Aurora Orkestra, iaz, Musika-Música /F. Gómez
Aurora Orkestra, iaz, Musika-Música / F. Gómez

Musika klasikoa Bilboko barruti guztietako auzoetara helduko da, otsailaren 24ra arte iraungo duen zikloari esker

J. ECHEVARRÍA

Auzoz-Auzo musika klasikoko kontzertuen programa antolatu du aurten ere Bilbao 700 Fundazioak, martxoaren 1, 2, 3 eta 4an ospatuko den Musika-Música jaialdiaren atariko moduan. Horrela, hirugarren urtez jarraian, musika klasikoa Bilboko barruti guztietako auzoetara helduko da, gaur hasi eta otsailaren 24an amaituko den zikloari esker.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Auzoz-Auzo zikloaren protagonistak 1914-1945 gerren arteko aldiko musikagileak izango dira dira; besteak beste, Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius eta Falla.

Zikloaren jardueren artean, kontzertuak, ipuin kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta bakarrizketak daude. Emanaldiak Kasilda Andrearen Parkeko pergolan, Deustuko Unibertsitatean, Bidebarrietako liburutegian edo Erruki Etxean izango dira, besteak beste. Kontzertuetarako sarrera doakoa eta librea da, eserleku guztiak bete arte.

Esan bezala, Musika-Música jaialdiaren hamaseigarren edizioa martxoa hasi bezain pronto ospatuko da Bilboko Euskalduna jauregian eta aurtengo protagonista izango da Europako garai nahasi batean konposatutako musika, une bat zeinean soinu parametroak ezarritako sistematik emantzipatu ziren eta, askatasun irrikaz, edertasuna bilatu zuten konbentzioetatik urrun. Ideia berriek musikaren hizkuntza aberastu zuten eta eragin handia izan zuten garaiko kontzientzia artistikoan, helburu estetiko eta soinu-dialekto mordo bat sorraraziz.

Estilo unibertsal eta homogeneo baterako praktika komunik ez zegoenez, aniztasuna lortu zen konposaketaren munduan; era berean, baliabide eta hedabide berriek inoiz baino entzule multzo handiago batengana zabaldu zuten musika.

Musika-Música jaialdiaren helburua da musika klasikoa hedatu eta sustatzea, horretarako kontzertu-sorta zabal bat eta jarduera paralelo ugari programatuz, bertako zein nazioarteko artista ezagunen parte-hartzearekin. Musika klasikoaren maratoi bat, ordubetez goiti luzatzen ez diren eta prezio onean (4€ -12 €) entzun daitezkeen emanaldiekin osatua. Antolatzileen arabera, «Musika-Música nazioartean erreferentziazkoa bihurtuta dagoen kultur hitzordu bat da, espiritu pedagogiko-dibulgatiboz jantzia».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos