https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sua eta kea automatikoki detektatzeko teknologia instalatu dute Petronorren

Langile batzuk, Petronorren./I. Andrés
Langile batzuk, Petronorren. / I. Andrés

Muskizeko findegian nabarmendu dute bere teknikoekin harremanetan garatu BegiPlant sistema «paregabea» dela

ELCORREO.COM

Petronor konpainiak sua eta kea automatikoki detektatzen dituen BegiPlant teknologia instalatu du Muskizeko findegian. BegiPlant sistema berritzailea da, eta Dominion enpresaren Begirale Ikusmen Artifizialeko sailak garatu du. Sistema erabat hedatu eta jardunean dabil jada Petronorren instalazioetan.

Petronorrek nabarmendu du «sistema paregabea» dela eta bere teknikoekin harremanetan garatu dela. Zehazki, garapen zein balioztapen frogak egin ziren 2015ean eta 2016an findegian. Fase hori amaitu ostean, Petronor «mundu mailan teknologia hau duen lehendabiziko industria instalazioa bilakatu da».

Sistemak metodo adimendunak erabiltzen ditu, eta haren bitartez balizko suak eta keak detekta daitezke findegi osoan instalatutako bideozaintzako kameren laguntzaz. Horretarako, sistemak denbora errealean aztertzen ditu telebista zirkuitu itxiko bideo seinaleak, eta era autonomoan eta denbora errealean prozesatzen ditu edozein ezbeharren bila, alarmak istantean sortzeko aukera izanik.

BegiPlant Petronorren findegiko ekoizpen eremu osoan sakabanatutako 60 kameratan instalatuta dago. Proiektua findegiaren lehen eta bigarren solairuetako kontrol gela berriaren birmoldaketarekin batera abiatu da, Suteen Aurka Babesteko sistema berriaren instalazioaren barruan.

Sistema berria garatzeko erabili den moduari esker, era autonomoan erabil daiteke, instalazioetako gainerako sistemekiko elkarreraginik gabe (TBZI izan ezik) eta findegian ezarrita dauden suteen aurkako mekanismo, protokolo eta tresnekin integratuta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos