Borrar
Bizkaiko Foru Aldundia
Autoenplegu proiektuetarako diru laguntzak eskatzeko epea ekainaren 17an hasiko da

Autoenplegu proiektuetarako diru laguntzak eskatzeko epea ekainaren 17an hasiko da

Bizkaiko Aldundiak 6,25 milioi euro bideratuko ditu arlo honetako proiektuak laguntzera, eta, sustatzaile kopuruaren arabera, proiektu bakoitzari 5.000 eta 15.000 euro bitarteko laguntzak ematea aurreikusi da

El Correo

Viernes, 26 de abril 2019, 13:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Autoenplegu proiektuetarako diru laguntzak eskatzeko epea ekainaren 17an hasiko da eta irailaren 16an bukatu. Hori izan da Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan, 2019ko ekitaldi honetarako Autoenpleguari buruzko Dekretuan onartu duena. Gauzak horrela, 6,25 milioi euro bideratuko ditu xede horretara, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren kargura. Aldunditik nabarmendu dutenez, sustatzaile kopuruaren arabera, proiektu bakoitzari 5.000 eta 15.000 euro bitarteko laguntzak ematea aurreikusi da.

Era berean, deialdiak aurkezteko aurretiko fase bat dago, maiatzaren 3ra arte. Fase hori aholkua emateko eta aurretiko negozio plan bat burutzeko sustatzaileekin lan egiteko ardura izango duten erakundeei dagokie. Negozio plan bat eta aurretik erakundeekin landutako prestakuntza bat izatea eskatzen dute autoenplegurako diru laguntza horiek.

Aipatutako erakunde hauek, gainera, enpresa kudeaketari buruzko 30 orduko taldeko prestakuntza eta negozio plan bat egiteko 40 ordurainoko aholkularitza indibidualizatua eskaini behar izango diete autoenplegurako proiektuak sustatzen dituzten pertsonei.

Foru laguntza eskura dezaketen erakundeak dira tokiko enplegu eta garapen zentroak edo horien mendeko erakunde autonomoak, enpresa publikoak edo bestelako erakundeak, zein fundazioak, elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk, betiere, gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatuarekin. Erakunde bakoitzak, gehienez, 80.000 euroko diru laguntza jaso ahalko du dekretu honi lotutako ekintzen guztizkoagatik. Baldintzen nondik norakoak ezagutu nahi izanez gero, sakatu hemen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios