Borrar
'Autentikoak' telesailaren iragarki promozionala. ETB
'Autentikoak' eta 'Handitzen, handitzen' telesail berriak estreinatuko dituzte ETB1en

'Autentikoak' eta 'Handitzen, handitzen' telesail berriak estreinatuko dituzte ETB1en

Lehenengoan, Mikel Pagadizabalek Fermin Etxegoien izango du alboan. Bigarrenean, berriz, Zuhaitz Gurrutxaga egongo da aurkezle lanetan

unai sarriugarte

Martes, 16 de abril 2019, 23:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Autentikoak' eta 'Handitzen, handitzen' telesail berriak estreinatuko dira aurki ETB1en. Alde batetik, 'Autentikoak' telesailak Mikel Pagadizabal eta Fermin Etxegoien izango ditu aurkezle. Euskarazko saio honek aktualitatea eta humorea izango ditu hizpide. Bestetik, Zuhaitz Gurrutxagak 'Handitzen, handitzen' izeneko programa aurkeztuko du. Bertan, gipuzkoar futbolari ohia haur talde ezberdinekin ibiliko da astero, umeei hainbat lanbide mota erakusteko helburuarekin.

'Autentikoak, Herri txiki, infernu handi'-ko zuzendaria den Luis Oiartzabalek zuzenduko du. Aktualitateari buruzko programa berri hau ostegunero emango du ETB1ek, 22:30ak aldera. Pagadizabal eta Etxegoien aurkezleek kolaboratzaile talde bat izango dute aldamenenean. Saioak aktualitatea eta umorea elkarrizketa interesgarriekin tartekatuko du. Izan ere, programaren helburu nagusia etxeko ikuslearentzat erakargarria den saio bat sortzea izan da. Saioa apirilaren 25ean estreinatuko da.

Bestalde, 'Handitzen, handitzen' saioa maiatzaren 5ean estreinatuko da ETB1en. Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak elkarrizketak, realitya eta jendaurreko ikuskizunak nahastuko ditu. Astero Gurrutxagarekin haur talde ezberdin bat izango da telesailean. Bisitaldi bakoitzean zenbait gonbidatu bereziren parte hartzea egongo da. 'Handitzen, handitzen' saioaren zuzendaria Aitzol Barandiaran izango da.

Igande honetan Gurrutxagak eta Padazibalek amaiera eman zioten 'Herri txiki, infernu handi'-ko bosgarren denboraldiari. Azken denboraldian, abuztutik apirilera bitartean 26 herri bisitatu zituzten. Luis Oiartzabal Herri txiki, infernu handi-ko zuzendariak dioenez: «herritarrak oso abegikorrak izan dira saioarekin, eta haien maitasuna sentitu dugu».

Saioaren shareak apur bat egin du beherantz aurten. 2017/2018 denboraldian, 5,6% ikusle kuota izan zuen telesailak, euskaldunen artean %14,3koa. Aurtengo denboraldiko azken saioak, ordea, %4,7ko ikusle kuota izan zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios