Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Paul Urkijo zuzendaria, 'Dar-dar' film laburraren grabazioan. Frank Lovicario

Aurtengo Kimuak katalogoan euskarazko 2 film labur daude

72 proposamenetatik zazpi film aukeratu ditu hautaketa-batzordeak

Paul Picado

Larunbata, 18 uztaila 2020, 18:16

Comenta

Hautaketa-batzordeak aurtengo Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu ditu dagoeneko, eta horietatik, bi euskara hutsean daude. Guztira, 72 proposamen aztertu behar izan ditu, eta euskarazkoaz gain, beste bi gaztelaniaz daude, bat, ingelesez eta gaztelaniaz, eta bat, ingelesez bakarrik. Zazpigarrenak ez dauka elkarrizketarik.

Urtero antolatzen da Kimuak ekimena, eta beraz, urtero katalogo bat ere kaleratzen dute aukeratzen dituzten film laburrekin, izan ere, urtean zehar egindako film laburren aukeraketa baino ez da. Helburu nagusia euskal film laburrak sustatzea eta hedatzea da.

Dena den, beste hizkuntza batzuetan daudenak ere aurkez daitezke, besteak beste, zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badago deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik, ekoizleak edo ekoiztetxeak egoitza EAEn badu eta EAEn jaioa izanda, gutxienez, bost urtez jarraian bertan bizi bada.

Aurkeztutako filmetatik hauek aukeratu dituzte azkenean: Paul Urkijoren 'Dar Dar', Hauazkena Taldearen 'Ehiza', biak euskara hutsean, Tucker Dávila Wood eta Larry Mankusoren 'Barbudos', Pablo Herandoren 'El ruido solar', Iban del Campo eta Silvia Reyren 'Interior taxi noche', Maria Elorza eta Koldo Almanozen 'Quebrantos' eta Marina Palacioren 'Ya no duermo'.

Paul Urkijoren film laburra helduentzako beldurrezko ipuina da, eta Oletako borda batean grabatuta dago. Dar-dar, berez, euskal elezahar bateko demonioa da, atzamarrak jaten dituena. Hiru aktorek baino ez dute parte hartzen, eta horien artean Almudena Cid ezaguna dago. Bestalde, 'Ehiza', animazio-filma da, eta gaur egun gertatzen dira egoera lazgarriak eta giza eskubideen urratzeak salatzen ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aurtengo Kimuak katalogoan euskarazko 2 film labur daude

Aurtengo Kimuak katalogoan euskarazko 2 film labur daude