Borrar
Aurrezpen energetikoak duen garrantziaren gaineko kanpaina, Gernikan

Aurrezpen energetikoak duen garrantziaren gaineko kanpaina, Gernikan

Hitzaldiak, Infogunea energiari buruzko informazio gunea eta aurrezpenerako kit bat utziko da besteak beste

El Correo

Martes, 12 de marzo 2019, 23:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hitzaldiak, energiari buruzko informazio gunea eta aurrezpenerako kit bat erabiltzeko aukera izango dute Gernikarrek, Ingurumenerako sailak azken egunetan jarri duen komunikazio kanpainari esker. Helburua, energia modu azkarrean kontsumitzeak duen garrantziaren gainean herritarrak sentsibilizatzea da eta ekimen honen bitartez, kontsumoa murrizteko hainbat modu ikasi ahal izango dira, beste batzuen artean ondorengoak: etxe edo enpresetan jarri ahal diren energia- berriztagarri motak; praktikan jarri ahal diren aurrezpen energetikoak; edo proiektuetan inbertitzeagatik dauden laguntzak. María Uribe Ingurumeneko zinegotziak adierazi du «ordainagiria murriztuko den heinean, aurrezpen energetikoak familia eta enpresen hobekuntza ekarriko du», eta «energiaren erabilera arduratsua kulturan jarri behar da, denok egin behar dugu geure lana, geure lekutik, bai kontsumitzaileek eta bai energia-enpresek».

Ekimenaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, iniziatiba hau hiru zutabetan oinarritzen ari da:

  1. 1

    Hitzaldiak gutxiago ordaintzeko aholkuekin

Lehenengo eta behin, bost hitzaldi izaten ari dira, hainbat talderi zuzendutakoak, jubilatu, eskola, merkatari, ostalari eta herritarrei. Bertan ordainagiri-energetikak eta aurrezpen neurriak, ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagoa izan dadin edo gasturik ez edukitzeko moduak azaltzen dizkiete interesdunei, besteak beste. Lehenengoak Asteklima Euskadiko klima aldaketaren astean, martxoaren 1etik 10era, gauzatu dira. Martxoaren 7an Elai Alai Aretoan izan zen hitzaldi bat eta hilaren 5ean ere egon zen beste hitzaldi bat, Jubilatuen Egoitzan. Aurrerantzean zehaztuko dira hurrengo hitzaldien data eta ordutegiak.

  1. 2

    Interesdunei kita utziko zaie ohikoak diren arazoak topatzeko

Aurrezpen Kit-a utziko da. Kit hau maleta bat izango da eta hurrengoak izango dira bertan jasota egongo diren neurketa-tresna erabilgarriak: erradiadore giltza purgatu ahal izateko, elektrizitate-tresnak zenbat kontsumitzen duen jakiteko plug in batetik igaro, hozkailuentzako tenperatura neurgailuak, eta etxeko hormek dituzten tenperaturak ezagutzeko infragorrien tenperatura-neurgailua, besteak beste. Herritarrei maleta utzi egingo zaie, ohikoak diren arazoak topatzeko, esate baterako ondorengoak: isolamendu eza, aireztatze ez egokia, tresna ez efizienteak.

  1. 3

    Bonu soziala eskatzeko jarraitu beharreko tramiteak

Infogunea informazio gunea jarri. Bertan energetika kudeatzaile batek aholkua eman ahal izango die herritarrei gai ugariren gainean, bonu soziala eskatzeko jarraitu beharreko tramiteak, kasu bakoitzerako zein den energia berriztagarri egokia, zein laguntza dagoen, eta efizientzia energetikorako zein teknologia mota erabiltzen den beste gai batzuen artean. Infoguneak hurrengo egun eta ordutegietan egongo dira: Martxoaren 20an 09:30etik 13:30era; martxoaren 21 eta 22an 15:30etik 19:30era; eta martxoaren 23an 09:30etik 13:30era. Egun guztietan egongo dira toki berean, María Agirre aretoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios