https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atzeratu ezin den aldaketa globala feminismoaren eskutik helduko da

Majo Gérez argentinarra 'Ni Una Menos' mugimenduko kide da./
Majo Gérez argentinarra 'Ni Una Menos' mugimenduko kide da.

Gaur Arrupe Etxean burutuko den jardunaldi internazionalak 14 ertzetatik etorritako emakume elkartuko ditu

LUKA KUESTA

Feminismoaren garaia da. Feminismoa indarkeri matxistei aurre egiteko, feminismoa eskuin indarren gorakada geldiarazteko, feminismoa giza eskubideak defendatzeko, feminismoa udalgintzan. Gutxi balitz bezala, feminismoa globala da. Alde bateko eta besteko emakumeak elkar gurutzatzen dituen mugimenduak.

Martxoaren M8a heltzear dago eta egun horretan burutuko den greba iaz baino indartsuagoa izango dela aurreikusten da. Eta zabalagoa ere bai. Lan greba, ikasle greba, pentsiodunen greba, zaintza greba eta kontsumo greba.

Testuinguru honetan, ekintzak eta ekitaldiak tartekatu egiten dira. Eztabaidak, tailerrak, hitzaldiak nonahi. Eta gaur Pedro Arrupen gauzatuko den jardunaldia hor kokatzen da. Argentina, Serbia, Guatemala, Maroko, Polonia, Brasil, Grezia eta beste hainbeste herrialde, 14 elkartu arte. Ertz ezberdinetatik etorritako emakumeak feminismoaren inguruan arituko dira: gaur egungo egoera, mugimenduak daukan betebeharrak eta erronkak, hurrengo pausuak, hausnarketak... Gaiak ere anitzak izango dira. Abortuaren despenalizazioa, lurraldearen defentza, etorkizunerako estrategia kolektiboak, trans pertsonen bisibilizazioa, ahalduntzea, udal politikak...

Teresa Vetter, Poloniako aktibista feminista.
Teresa Vetter, Poloniako aktibista feminista.

«Sororitatean eutsi egiten dugu», adierazten du Sanja Pavlovic, Belgradoko Beltzez jantzitako emakumeen taldeko kideak. La Puyatik heldutako Miriam Pixtunek, berriz, emakume indigenen papera aldarrikatzen du. «Sujeto politikoak bezala errespetatuak izatea falta zaigu». «Kapitalismoaren krisialdia patriarkatua indartzeko kanpaina bat baino ez da; feminismoa, ordea, aurrera joango garela hitzematen duen frontea da. Eta bizitzaz betea gainera», azpimarratzen du Majo Gerezek, Ni Una Menos mugimenduko kideak. Bere aldetik, Transdiversa taldeko Leo Mulio kideak argi eta garbi dauka: «Transfobiak eta matxismoak jatorri berbera dute: cisheteropatriarkatua».

Jardunaldiaen kartela.
Jardunaldiaen kartela.

Guzti hau eta askoz gehiago entzun ahal izango da Xabier Benito Ziluagak, Podemos alderdiko eurodiputatuak; Eukene Aranak, Podemos Euskadiko Feminismo eta LGTBI Idazkaritzaren arduradunak; eta Carmen Muñozek, Udalberri taldeko ordezkariak, bultzatutako 'Aldaketa globala lortzeko feminismoaren garaia' jardunaldian. Hurbildu ezin direnentzat, ez kezkatu, Streaming-a egongo baita. Halere, kartel horrekin, hobe ez galtzea. Feminismoaren garaia jadanik hemen dago.

Temas

Euskera