Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Mundua plastikoz bete zaigu berriro.

Atzerabidea berriz

Ostirala, 10 uztaila 2020, 20:07

Comenta

Kostata, baina pixkaka ikasi genuen plastiko gehiegi erabiltzen genuela eta hori kaltegarria zela planetaren osasunarentzat. Azkenean, hainbeste keinu txikik behartu zituen saltoki handiak plastiko gutxiago erabiltzera, ez bakarrik erosketak eramateko oparitzen zizkiguten poltsatan. Ikasi genuen aukera genuen bakoitzean plastikoa baztertzea komeni zitzaigula eta hobeto bizi ginela plastiko gutxiagorekin.

Eta bat-batean, pandemiaren lehen egunetik, mundua plastikoz bete zitzaigun. Lehenik bilgailuetan, erosten dugun hori kutsa ez dadin eta ondoren supermerkatura sartzerakoan ematen zizkiguten plastikozko eskularruetan, gero askok dendatik atera bezain laster axolagabeki lurrera botatzen dituen horietan, lorategietan ikusten ditugun maskaretan… Hor daude plastiko horiek, dagoeneko gure itsasbazterrak kutsatzen, hamarralditarako.

Mantso egiten dugu aurrera, tximista bezain azkar, berriz, atzera eta hori gizartea aurrera tiraka jarduten dutenek etsipenik ezagutzen ez dutela. Hamarralditan egin dute lan ekologistek plastikoaren erabilera gehiegizkoaren kontra, eta bost minututan bete zaigu berriz ingurunea plastikoz. «Deabrua ginen duela gutxi, aingeru orain», esan zuen duela gutxi plastikoaren industriaren ordezkari batek, heldu zaien olatu emankorrari ongietorria emanez.

Kontatu ziguten gizarteari aurrezkiak ugaltzea komeni zitzaiola, gelditu behar genuela etengabe edozer erosteko joera hori, galbiderako bidea zelako. Eta orain esaten digute ezetz, ahal duenak ere ez duela aurreztu behar, gastatzeko unea dela, dugun diru apurra ere merkatura eraman behar dugula. Gastatzea da azken lema, edozertan.

Larridura egoeran bizi gara, hori ezin ukatu. Aurreko larriduraren azken aztarnak oraindik desagertu ez zirenean, beste larridura bat etorri zaigu. Hara hor Sisifo berriz ere mendiaren oinarrian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atzerabidea berriz

Atzerabidea berriz