Borrar
Patxi Alonso, saioaren aurkezlea. EiTB
'Atrápame Si Puedes' saioaren denboraldi berria, gaur, ETB2n

'Atrápame Si Puedes' saioaren denboraldi berria, gaur, ETB2n

Patxi Alonsok aurkeztutako programaren seigarren denboraldia 124.000 euroko zakuarekin jarriko da abian

El Correo

Sábado, 31 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Atrápame Si Puedes' lehiaketa dibertigarria gaur itzuliko da ETB2ko eguneroko programaziora. Programaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, Patxi Alonsok aurkeztutako saioak 124.000 euroko zakua jarriko du jokoan estreinaldiaren egunean.

Gauzak horrela, ziurtatu dute ETB2ko lehiaketak irudi berri eta freskoago batekin abiatuko duela seigarren denboraldia. «Platoan eta dekoratuan ez ezik, jokoan ere antzemango ditugu berrikuntzak. Eta dibertsioak eta umore onak saioaren ardatz izaten jarraituko dute», azpimarratu dute.

Lehenengo aste honetako lehiakideak hauek izango dira: Aroa, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari den aiar gaztea; Ruben, gasteiztar saltseroa; Karlota, Donostian bizi den aktore madrildarra; San, argazkilari eta ilustratzailea; eta seikotea osatuko duten Armand irakasle irlandarra eta Yago bere semea.

Asteburuko edizioak

Irailarekin batera lehiaketaren asteburuetako edizioaren atal berriak itzuliko dira baita ere. Eta bertan, lehiakiderik dibertigarrienak biltzea izango da helburua.

Saioaren arduradunen arabera, bost denboraldi hauetan ikus-entzuleen fideltasuna mantendu dute. Izan ere, bere ordu-tartean, audientziaren aukera gustukoenen artean dago. 'Atrápame Si Puedes' astelehenetik igandera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 14:00etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios