Borrar
Ekimenaren promozio irudia.
Atopia RPG euskarazko lehen rol-jokoa aurkeztuko dute urrian Oihanederren

Atopia RPG euskarazko lehen rol-jokoa aurkeztuko dute urrian Oihanederren

Orioko gazte talde batek sortu du, eta hiru modu nagusi proposatzen ditu jokatzeko

Paul Picado

Lunes, 28 de septiembre 2020, 19:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaraz osorik dagoen Atopia RPG izeneko rol-jokoa aurkeztuko dute urriaren 17an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan, 18.00etan. Jokoa Orioko gazte-talde batek sortu du; zehazki, Nerea Ansa, Ohiana Calparsoro, Yeray Gascon, Galder Gonzalez, Unai Gorrotxategi, Beñat Irasuegi, Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Gorka Salces.

Sortzaileak Euskadikoak direnez, bertan dago kokatuta fikziozko jokoa. Diotenez, kontraesanez beterik dagoen rol-jokoa da eta joko-arauak ere badaude. Atopia RPG siglaren atzetik, Atopia Role Playing Game hitzak daude, eta aurkezpenean partida bat taldeka jokatzeko aukera ere izango da. Gutxi gorabehera ordubete eta erdiko saioa izango da.

Rol-jokoa, berez, 2018. urtean kaleratu zuten, eta urte berean Gerediaga Elkarteak eskainitako lehen Beka Sortzailea lortu zuen, Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuari esker. Bestalde, Durangoko 54. Azokan ere aurkeztu zuten.

Jokoaren liburua ere Interneten eskuragai jarri dute, eta sarreran bertan dioten moduan, amaitu gabeko testua da. Fikziozko mundutik hasi eta joko-arauetara, dena dago irakurleek pauso bat aurrera emateko pentsatuta. Liburuan, besteak beste, nola jokatzen den, arauak eta pertsonaiak azaltzen dituzte.

Segurtasun baldintzak direla eta, jarduera doan izango bada ere, beste jardueretan bezala edukiera mugatua izango da. Horrenbestez, aldez aurretik izena eman beharko da. Oraindik ezin da erreserbarik egin, izan ere, aurkezpena baino astebete lehenago egongo da aukera. Bestalde, aurkezpen egunean, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago etortzea komeni da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios