Atletismoa, futbola, herri kirolak eta pilota asteburuan
GURE TELEBISTA ·
Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Real Unión vs Calahorra neurketa, Binakako Aizkolarien Txapelketa eta Binakako Pilota Txapelketako 8. jardunaldiko zenbait norgehiagoka izango dira ikusgaizurekin
Viernes, 10 de enero 2020, 22:21
Larunbatean, zuzeneko bi emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en: 16:00etan, Bigarren B Mailako Real Union vs Calahorra norgehiagoka eta 17:45ean Iruñeko pilota jaialdia. Bertan, Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dira: Egiguren V-Erostarbe vs Salaberria-Tolosa (promozio maila) eta Ezkurdia-Martija vs Elezkano II-Galarza (lehen maila).
Publicidad
Igandean, hiru hitzordu izango ditugu, horietako bi zuzenean: 12:00etan, Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, eta 17:00etan, Zumaiako pilota jaialdia. Binakako Txapelketako beste bi neurketa izango ditugu ikusgai: Promozio Mailako Agirre-Eskiroz vs Arteaga II-Urretabizkaia II eta Lehen Mailako Olaizola II-Urrutikoetxea vs Bengoetxea VI-Mariezkurrena II.
Horrez gain, 16:00etan, Beizaman jokatuko den Binakako Aizkolarien Txapelketako jardunaldiaz gozatu ahal izango dugu. Mugertza II-Txikia eta Rekondo-Larrañaga bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.
'Azpeitia Oholtzan'
'Azpeitia Oholtzan' emanaldiaz gozatu ahal izango dugu larunbat honetan, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. 2019ko ekainaren 22an Azpeitiko plaza nagusian grabatutako ikuskizunean Udal Musika Bandak eta herriko beste hainbat taldek hartu zuten parte: Luis Alberdi Beltza eta Dantzaki dantza eskolek, Kbeat, Azketa eta Julian Barrenetxea abesbatzek, eta Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek.
Ilaski Serranok gidatuko duen emanaldian kanta ezagunak entzungo ditugu: 'Uso zuria', 'Goizeko izarra', 'Maite', 'Baratze ba', 'Udako egunak', 'Yellow submarine' eta 'La, la, land' besteak beste.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión