Borrar
Imanol Pradales Ajuria Enea jauregiaren Elkargunea espazioan ospatutako ekitaldian. Blanca Castillo
Euskararen Nazioarteko eguna

«Ateak zabalik izan behar ditugu euskarara hurbiltzen direnentzat»

Imanol Pradales lehendakariak «euskararen argia piztera eta euskaraz hitz egiteko hautua desiotik egitera» gonbidatu ditu herritarrak, Ajuria Enea jauregian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egindako ekitaldi batean

Asteazkena, 3 abendua 2025, 13:55

Comenta

Imanol Pradales lehendakariak Ajuria Enea jauregiaren ateak zabaldu ditu asteazken honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna hainbat eragile, erakunde eta norbanakorekin batera ospatzeko. Elkargunea espazioan egindako ekitaldian 200 pertsona inguru elkartu dira, eta 'Euskara nigan, zugan, gugan' lelopean, herritarrei gonbidapena egin zaie «euskararen argia pizteko eta euskaraz hitz egiteko hautua desiotik egiteko».

Lehendakariak herri erronka estrategikoa aurrez-aurre dugula nabarmendu du: euskararen biziberritzearen prozesuan datozen hamarkadetako oinarri eta printzipioak definitzea. «Eta horretan ari gara, guri dagokigunetik bide eta konplizitate berriak lortzen, eta elkarrekin euskararen etorkizuna marrazteko prozesuak lantzen, 'Jauzia Gara' estrategiaren baitan», adierazi du.

Halaber, euskarara hurbiltzen diren pertsona guztiak baloratu ditu: «gure etxeko ateak gururatzera gonbidatu nahi ditugu gaur, zabalik ditugulako beraientzako» esan du.

Ildo horretan, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskararen Nazioarteko Egunaren izaera inklusiboa azpimarratu du. «Gaur, lehen aldiz ospatzen dugu egun berezi hau Ajuria Eneako ateak zabalduz eta gonbidapena luzatu nahi diet herritar guztiei euskarara hurbiltzeko, 'zugan, nigan eta gugan bizi den' lotura eta elkargune gisa ulertuz».

Ekitaldiaren irudi batzuk. Irekia
Imagen principal - Ekitaldiaren irudi batzuk.
Imagen secundaria 1 - Ekitaldiaren irudi batzuk.
Imagen secundaria 2 - Ekitaldiaren irudi batzuk.

Musika, dantza eta irakurketa

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Andres Urrutia euskaltzainburua, hiru foru aldundietako ordezkariak eta euskal gizartearen arloko hainbat kide bildu dituen ekitaldian Jaurlaritzak, foru aldundiek, Eudelek eta Uemak modu bateratuan ateratako manifestua entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek. Hala, «desio eta emozio positiboak» piztea helburu, adierazpen instituzional horren irakurketa kultur performance modura egin da; hau da, hamar pertsonen artean irakurri da, antzezpen baten barruan. Ikuskizunean musika, dantza eta irakurketa uztartu dura.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Ateak zabalik izan behar ditugu euskarara hurbiltzen direnentzat»

«Ateak zabalik izan behar ditugu euskarara hurbiltzen direnentzat»