Borrar
Atarian 'GDT European Wildlife Photographer of the Year 2016' erakusketa jarri da ikusgai

Atarian 'GDT European Wildlife Photographer of the Year 2016' erakusketa jarri da ikusgai

sergio eguía

Miércoles, 20 de diciembre 2017, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berriro ere, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan ‘GDT European Wildlife Photographer of the Year’ jarri da ikusgai. Lehiaketak 16 urte bete ditu, eta epaimahaiak saritutako 84 lanak urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko dira.

Lehiaketa antolatzen hasi zenetik, aurkeztutako argazkien kopuruak etengabe egin du gora. 2016an, zehazki, ia 18.000 irudi jaso ziren, 35 herrialdetatik bidalitakoak, lehiaketa Europako argazkilaritza amateur eta profesionalaren erakusgarri sendoa bihurtu baita. Eta, aurreko urteetan bezala, saritutako irudiek Europako basabizitzaren argazkigintzaren bikaintasuna islatzen jarraitzen dute.

Izan ere, hautatutako 84 argazkiak, gehienetan, “harrigarriak dira, ikusgarriak, poetikoak eta, inoiz, dibertigarriak. Irudien manipulazioaren laguntzarik gabe, naturaren aparteko edertasuna erakusten dute, eta guztiaren gainetik, ikuslearen arima ukitzea eta haien kontzientzia ekologikoa piztea lortzen dute. Orobat, argazkigintzaren bidez natura kontserbatzeko ideia iradokitzen dute”, azaldu dute Ataritik.

2016ko edizioan Audun Rikardsen argazkilari norvegiarrak eskuratu du sari nagusia, naturaren argazkilaritzan klasikoa den gai bat jasotzen duen argazkiarekin: ur azalera arnasa hartzera atera den orka, goiz ilun eta izugarri hotz batean. Argazkiak “Gau polarrean arnasa hartzen” izenburua du, eta irudi poetiko eta misteriotsua da, aldi berean hauskorra eta kontzientziaren pizgarria. Erretratuak mundua hurbilagotik begiratzeko gogoa pizten du, gehiago ezagutzeko jakin-mina, eta norberaren baitako pentsamenduak eta irudimena kilikatzen. Era berean, orken benetako egoera islatzen du, goi mailako harraparitzat jotako hori arriskuan dauden espezieen artean sartzen ez bada ere horien banakako populazioa galera handiak jasaten ari baita.

Itsasoko beste biztanle askorentzat egoera askoz larriagoa da. Espezie asko arrarotzat jotzen dira, arriskuan daude edo haien kopurua nabarmen gutxitu da. Gehiegizko arrantzak, klima-aldaketak eta itsasora jaurtitzen ditugun nutriente eta kutsatzaile ugariek eragin dute hori.

Itsas habitatak hobetzeko, kontserbazioaren eta ustiaketaren arteko oreka jasangarria behar da; hori dela kausa, naturaren kontserbazioren alorreko administrazio guztiek aipatzen dute itsasoak babesteak duen garrantzia. Hala ere, badira horretan lagundu dezaketen beste aktore batzuk, naturaren argazkilariak, esaterako, haien irudiek hitz askok baina indar handiagoz adierazten baitute arazoa.

Ingurumen zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusillak gonbit egin die herritarrei “aurtengo lehiaketako argazki onenez liluratzera, Atarian urtarrilaren 21era arte ikusi ahalko baitira”. Atariaren koordinatzaile Gorka Belamendiak, berriz, gasteiztarrei eskatu die “Eraztun Berdera hurbiltzeko, gure ingurunea osatzen duen natura gertutik ikustera”.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios