
Iraganetik datozkigun gutunak
Aster Navas
Martes, 25 de febrero 2025, 00:14
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aster Navas
Martes, 25 de febrero 2025, 00:14
Lehen, behintzat, bankuko gutunen bat aurkitzen genuen, baina azkenaldian postontzietan ez dago ezer, ezta publizitate-liburuxkarik ere. Buzoi analogikoek ez dute ezer ahora eramateko, eta, gosearen gosez, hil egingo, desagertuko dira. Ohiko eskutitzak eskatzen dizkigute: eskuz idatzitakoak. Horiek dira beraien gutun kutunak. Bereziki esperoezinenak: iraganetik datozkigunak.
Oso aproposa da, bide batez, 'gutun' hitzaren etimologia: bertan biltzen bait dira 'al-qutun', kotoia izendatzeko izen arabiarra, eta 'kutub', 'kitab' arabiarraren plurala (idatzia, dokumentua). Bitxia bada ere, lehenengo paperak kotoizko zelulosaz egiten ziren; uztartze hori magikoa da.
Gaur egun, emailen garaian, whatsappen lurraldean, eskuz idatzitako karta bat -eskutitza- bidaltzea bada fedearen froga bat, printzipioen kontua; apeta, kapritxo bat ere. Baita oso ariketa ederra ere:
Lehenbizi erabaki beharko duzu nori bidali hain objektu adierazgarria. Estimatzen jakingo duen eta, batez ere, euskarri berean erantzungo dizun norbait izan beharko du. Lasai, hautagai gutxi egongo dira eta batekin nahikoa izango duzu. Ziur -pentsa ezazu, gogoratu…- oraindik bere helbidea, apur bat trasteatuz gero, aurki dezakezula.
Boligrafo bat hartu behar duzu, orri zuri bat bilatu; idazteko tonu egokia aukeratu. Lehenengo bertsioa hautsi beharko duzu, bigarrena ere paperontzian amaituko da; azkenean ere, esan nahi duzunaren hirugarren bertsioarekin konformatuko zara. Lerro batzuk faltako badira ere; hitz batzuk soberan egon arren; ordena zuzenena ez dela usteko baduzu ere. Gutun-azal bat eta zigilu bat lortuko dituzu nerabezaroan erre zenituen lehenenengo zigarro solte erosten zenituen ahazturiko estankoan. Bai, hor jarraitzen du; kalexka -Lope de Vega- berberan.
Arreta handiz tolestu beharko duzu: adjektiboren bat ez hausteko kontu handiz, perpaus subordinaturen bat puskatzeko beldurrez, paragrafo pare bat ez teilakatzeko arreta osoz. Gutun-azalean sartuko duzu eta zigilua, mihiaz busti ostean, eskumako hegian itsatsiko duzu. Posta-bulegoko postontzian -ez duzu bat ere kalean aurkituko- bertigoz eta ilusioz sartuko duzu.
Egun batzuk geroxeago berak, harrituta, postontzitik -emango dituzu egunak une hori imajinatzen- iraganetik datorkion mezu hori hartuko du. Zigilu frankeatua izan ezik, eskutitzak ez du itxurazko aldaketarik erakutsiko. Hala ere, irekitzean, jatorrizko mezua sakonki aldatuko da. Idazkera, jakina, zurea da, baina hartzaileak ez zaitu hain errez errekonozituko. Urte asko igaro dira ordutik. Auzo berean bizi zinetenetik, institututik, soldaduzkatik; kointzidentzia, udara, mobida, besarkada hartatik.
Suerte izanez gero, egun horretan bertan hasiko da bera erantzuna idazten. Arratsalde batzuk emango ditu hango egunerokotasuna, erritmoa kontatzen; azken bidaian harritu duten paisaiak deskribatzen; uda honetan egin dituen lagunak aurkezten; zure gutunak sortu dion harridura eta zirrara adierazten.
Gutun-azala eta zigilua erosiko ditu hondartza ondoan oraindik bizirauten duen estankoan eta posta-bulegoko buzoian -ez du bat ere kalean aurkituko- emozioz eta jakinguraz sartuko du.
Lanetik bueltan buzoian ezin sinetsirik topatuko duzu jadanik espero ez zenuen erantzun hori. Kartak, zigilu frankeatuaz aparte, ez du mudantza handirik erakutsiko. Alabaina gutunazala urratzean oinarrizko edukina sakonki aldatu dela ulertuko duzu. Kaligrafia, jakina, berea izango da, baina ez duzu bera errekonozituko: emakume ezohiko, ezezagun batek idatzita irudituko zaizu. Gainera, lerro artean, esplizituki esango duena baino gehiago iradokiko dizu.
Testuliburu baten barruan gordeko duzu. Behin eta berriz, gelaz gela zoazelarik, topatzeko esperantzaz.
En fin
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.