https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Astebururo istorio bat kontatuko dute Abandoko liburutegian

Tor Magoa./
Tor Magoa.

Tor Magoaren 'Amarru' ikuskizuna izango da lehena, gaur bertan, arratsaldeko 18:00etan

AMALIA IBARGUTXI

Ez da eguraldia begiratu beharrik haurrekin zer egin pentsatzeko azaroko asteburuetan. Izan ere, guztietarako programatu ditu ipuin kontalariak Abandoko liburutegiak, magia eta antzerki ikuskizunekin batera. Familiei dago bideratuta ekimena. Tor Magoarekin, Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearekin, eta Eneko Etxebarrietarekin igaro ahalko dituzte arratsaldeak parte hartzaileek.

Abandoko Udaltegiak asteburu honetan bertan ekingo dio programazioari, 18:00etan. Tor Magoaren 'Amarru' ikuskizuna izango da lehena. «Partaidetzan oinarrituta dagoen eta umore asko duen sorginkeriaz eta amarru magikoz betetako ikuskizuna da», antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. Datorren astean, azaroaren 17an, Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eta 'Txanpon baten truke' musika ipuin-kontalaria izango dira protagonista.

Programazioa azaroaren 24an itxiko du Eneko Etxebarrietak, umeei zuzendutako 'Musika galduaren bila' antzezlanarekin. Antzerkia, proiektatutako marrazki bizidunak eta zuzeneko musika uztartzen dituen ikuskizuna eramango die bertaratutakoei.

Hiru larunbatetako saioak euskaraz izango dira, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. Emanaldi guztiak 3 urtetik gorako umeei daude zuzenduta.

Bestalde, Zinebi jaialdia ere hasi da asteburu honetan, eta haurrentzako proiekzioak ere programatu dituzte. Zinebitxiki sekzioan, Charles Chaplinek egindako hiru film labur izango dira ikusgai Jeronimo Martin Corralesen zuzeneko musikak lagunduta. 'The immigrant', 'The vagabond' eta 'Behind the screen' izango dira ikusgai. Azaroaren 12 eta 15a bitartean, egunero, goizeko saioak antolatu dituzte, 09:30 eta 11:30ean, Azkuna Zentroan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos