Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi
Kulturklik
Bihar Zinelekuren beste edizio bat hasiko da Gasteizen

Bihar Zinelekuren beste edizio bat hasiko da Gasteizen

Uztailaren 16tik 26ra bitartean hainbat hitzaldi, emanaldi eta topaketa izango dira

paul picado

Domingo, 14 de julio 2019, 22:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar asteartean Zinelekuren beste edizio bat hasiko da Gasteizen. Berez, ikus-entzunezkoetan prestatzeko, horiek ekoizteko eta erakusteko programa da. Horren barruan, uztailaren 16tik 26ra bitartean hainbat hitzaldi, emanaldi eta topaketa antolatu dira, ikus-entzunezko profesionala ezagutzeko.

Asteartean bertan lehen hitzaldia izango da, Baratza aretoan, 19:00etan, Eugenio Miraren eskutik. Hor, aurrekontu handiko lanetan, nazioarteko antzezleekin, filmatzean izan duen esperientzia azaldu du. Gauean jada, 22:00etan, Artiumeko barne plazan, egile beraren «Grand Piano» izeneko emanaldia izango da, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Pianista gazte bikain baten istorioa azaltzen da, beldur eszenikoarengatik denboraldi batean kontzertuak emateari uzten diona. Emanaldi honetara Eugenio Mira zuzendaria bera bertaratuko da.

Asteazkenean, Baratza aretoan ere bai, 19:00etan, Nahikari Ipiña ekoizlearen zinemagintzari buruzko hitzaldia izango da, eta 22:00etan, aurreko egunean bezala, emanaldia izango da. Kasu honetan, Koldo Serraren «70 Bin Ladens» izeneko filma emango dute. Nahikari Ipiña bertan izango da.

Ostegunean, Arantza Santestebanen hitzaldia izango da Baratza aretoan, 19:00etan. Hitzaldi horretan, zinema militanteari buruz hitz egingo du. Gauean, berriz, 22:00etan, leku berean, «Gure oroitzapenak» izeneko film kolektiboa izango da, euskaraz. Hor, hamabi zinemagilek Joseba Sarrionaindiaren idazlanak interpretatuko dituzte. Emanaldian Maider Oleaga eta Oskar Alegria izango dira. Hurrengo egunetan beste jarduera batzuk izango dira, eta egitarau osoa hemen ikus daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios