Borrar
Emakume batzuk, baratzean lan egiten. Fotolia
Emakumeek landa guneetan duten garrantzia aintzatetsi dute Durangon

Emakumeek landa guneetan duten garrantzia aintzatetsi dute Durangon

Asteartean ospatutako Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo edizioan 120 pertsona inguruk esku hartu zuten

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 17 de octubre 2019, 22:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakumeek landa guneetan duten garrantzia aintzatetsi zuten asteartean, Durangon. Izan ere, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren 16. edizioan 120 pertsona inguruk esku hartu zuten. Ekimen honek eskualde ezberdinetako garapen jasangarriaren eta berdintasunaren alde burutzen diren esperientziak partekatzea du xede. Durangoko San Agustin Kultur Gunean euskal lurraldeko gune ezberdinetako emakumeak bildu ziren.

Aurtengo ekitaldia Lakuako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak, HAZI Fundazioak eta Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak antolatu zuten. Ekimen honek landa eremuko emakumeak batzea, gauza ezberdinei buruz eztabaidatzea eta proiektuak aurkeztea izan du xede.

Landa XXI elkarteko kideek landa eremuko emakumeen eta familien interesak babestu, bultzatu eta sustatzen dituen 'Zuhaitza' lana aurkezteko parada izan zuten ekitaldiaren baitan. Obra honek Euskal Herriko hainbat emakumeren istorioak, bizipenak, hausnarketak, lanak eta ilusioak uztartzen ditu atal ezberdinen bitartez. Horretarako, hainbat belaunaldiren ikuspuntuak barnebildu dituzte bertan.

Bestalde, aurtengo jardunaldiko gonbidatua Errioxako Nalda udalerriko Colletero elkartea izan zen. Elkarte hau emakumeek kudeatzen dute eta herriko hainbat ildo ezberdin lantzen ditu, udalerriaren egoera sozial eta ekonomikoa hobetzeko helburuarekin.

Gainera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren 16. edizioan Jorge Garbisu Lakuako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak hartu zuen parte. Bertan, Garbisuk Landa Emakumeen Estatutua abian jartzeko ematen ari diren azken urratsen nondik-norakoen berri eman zuen.

Hitzarmen hau 2015. urtean adostu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, eta honek emakumeek lehen sektorean eta landa ingurunean duten lan egoera arautzea du xede. Estatutuak emakume nekazarien lana ikusgarriago bihurtzea bilatzen du, emakumeak erabakiak hartzeko prozesuetan parte-hartzera animatuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios