https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aste Nagusia, app batean

Jai&go-ren bidez Bilbo zeharka daiteke ibilbide eta interes-gune ezberdinetatik./Spri
Jai&go-ren bidez Bilbo zeharka daiteke ibilbide eta interes-gune ezberdinetatik. / Spri

«Gamifikatutako doako gida» bezala deskribatzen du Marina Gvasaliya sortzaileak app-a. Horrek esan nahi du aplikazio berean aurki daitezkeela jaietako programa ofiziala, ekintza kulturalak, hiriko denda eta saltokien inguruko informazioa eta jokoak

AMALIA IBARGUTXI

Eskuragarri dago jada Aste Nagusirako sortutako mugikorretarako aplikazioa. Marijaiak 40 urte beteko dituela eta sortu dute, eta turismorako gida zein bideo joko bezala ulertu daiteke. Marina Gvasaliyak egin du «Bilboko jaiek herrikoi, parte-hartzaile eta barneratzaileak izaten jarrai dezaten» app-a.

Teknologia berrien bidezko aisia eta kultura konbinatuz nahi du bere helburua lortu ondare material eta ez-materialaren kudeaketan aditua den Gvasaliyak. Horregatik, teknologia eta sormena kultura, hezkuntza eta turismoarekin batzea erabaki zuen. «Jai&go-ren bidez Bilbo zeharka daiteke ibilbide eta interes-gune ezberdinetatik, jolastuz eta hirian barrena ibiliz aurkitu beharko diren zenbait egiteko eta erronkari soluzio emanez. Geure ondarea ezagutzeko balio du. Beste pertsona batzuekin ere lehiatu daiteke erabiltzailea, gainera», azaldu du aurkezpenean Gvasaliyak.

«Gamifikatutako doako gida» bezala deskribatzen du sortzaileak app-a. Horrek esan nahi du aplikazio berean aurki daitezkeela, besteak beste, jaietako programa ofiziala, ekintza kulturalak, hiriko denda eta establezimenduen inguruko informazioa eta jokoak. Joko horietako pertsonaiak sortzeko, gainera, Bilboko ikur diren pertsonaiak aukeratu dituzte, Marijaia tartean.

Ibilbide irisgarriak

Jokoa burutzeko, parte-hartzaileak bisitatutako lekuak baloratu eta komentatu, irudiak, lekuak, altxorrak eta abar antzeman edota inkestak erantzun beharko ditu, besteak beste. Gainera, leku edo ruta ezagunenez gain, mugikortasun edota entzumen arazoak dituzten lagunentzako ibilbidea ere prestatu dute. Fekoor du izena, eta kolektiboontzako aproposak diren Aste Nagusiko aktibitate zein lokalak erakusten ditu. Android eta iOS gailuekin bateragarria da.

Aste Nagusirako zenbait egiteko eta sari prestatu dituzte, bultzada emateko app-aren plazaratzeari. Puntu gehien eskuratzen dituenarentzat 600 euroko saria dute prest eta erabiltzaileek eskuratu ahalko dituzte, baita ere, hiriko leku garrantzitsuak, kontzertuak eta teatroak bisitatzeko sarrerak, edariak edo jakiak taberna edo jatetxeetan, zozketa batean parte hartzeko aukera eta online dendetan deskontuak.

Aste Nagusia lehenengo ekimena dute, baina «gure asmoa da gizarteari proiektu hau erakustea ondoren non molda daitekeen hobekien jakiteko. Izan ere, Jai&go ekitaldi handi zein txikietara moldatu daiteke, herri zein hirietara, saltoki eta ostalaritzarako ibilbideetara, kanpoaldeko zein barrualdeko azoketara eta ikastoletara».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos