https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aste honetan hasiko da Udala memoriaguneak instalatzen, Santa Isabel hilerrikoa lehena delarik

Aste honetan hasiko da Udala memoriaguneak instalatzen, Santa Isabel hilerrikoa lehena delarik

SERGIO EGUÍA

Aste honetan hasiko da Gasteizen memoriaguneen instalazioa, horien bidez aintzatespena, elkartasuna eta maitasuna adierazteko frankismoak Gasteizen eragindako biktima orori, «haien oroitzapena bermatuz, eta beraiei duintasuna itzuliz eta justizia eginez», Gorka Urtaran esan duen bezala.

Memoriaguneetan lehena datorren asteazkenean inauguratuko da (otsailaren 21ean) anta Isabel hilerrian. Sagrado Corazón ikastetxea, Bake kaleko Arabako espetxe probintziala egon zen lekua eta Karmeldarren komentuaren kanpoaldeko memoriaguneak izango dira inauguratzen hurrengoak. Astero bat inauguratuko da, hurrenez hurreneko asteetan.

Lau memoriagune horiez gain, martxoaren 31 ezarri da Udalbatzaren kide errepresaliatu eta hildako orori aintzatespena egiteko egun gisa, eta, hedaduraz, baita errepresio frankistaren biktima izandako gasteiztar orori ere. Martxoaren 31a hautatu da, hain zuzen ere egun horretan hil zutelako hir8iko alkate zen Teodoro González de Zárate, beste hamabost pertsonekin batera. Orobat, eskultura bat jarriko da hiriko errepresaliatu eta hildako guztien omenez. Alkateak proposatu du hura plaza baten instalatzea, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren alboan.

Memoriaguneetan paratuko diren azalpen-testuen alboan QR kodeak ere ipiniko dira, horien bitartez informazioa dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskura jarri ahal izateko. Gainera, Udalaren webgunean tarte bat prestatuko da, bertan oroimen historikoarekin loturiko eduki oro gordetzeko.

Memoriaguneen seinaleztapena da Udalak 2018an oroimen historikoaren berreskurapenaren alorrean egingo duen ekimenetako bat, zentzuk alkatearen dekretu batean jasotzen diren, 2017ko urtarrileko Osoko Bilkuran onetsi eta gero, EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE, Podemos eta Irabazi talde politikoen aldeko botoa, eta PPren abstentzioarekin; erabaki hori horretarako propio sortutako lan-talde baten lanean oinarrituta hartu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos