Borrar
Ari zara film bat ikusten eta bat-batean hotzikara sortzen dizu ikuskari arrunt batek, nola demontre hurbiltzen dira hainbeste elkarrengana ezezagunak izanik. Fotolia

Zomorro gaiztoa

Asteartea, 22 iraila 2020, 20:43

Comenta

Bukatu dira oporrak, entzuten da nonahi, noiznahi, guztiok oporrak izan bagenitu bezala. Baina jakin badakigu asko eta asko daudela oporrik gabe, lanik ez dutelako, duten lanak ez dielako aukera hori ematen edo nahiago dutelako beste sasoi bat oporretarako. Berdin zaio. Urteak bi hasiera ofizial ditu, bata urtarrilaren lehenean, bestea oporrak bukatzen direnean, ikasturtea hasten denean.

Beraz, onar dezagun topikoa: bukatu dira oporrak. Eta momentu jakin horretan errealitateak muturreko bat eman digu: dinosauroa hor zegoen, gure zain. Hori gertatu zitzaion Monterrosoren ipuin ezagunaren protagonistari eta horixe gertatu zaigu guri. Pandemiak hemen jarraitzen du eta hasiak gara pentsatzen ez duela berehala alde egingo.

Hasieran askok uste genuen amesgaiztoa laster bukatuko zela, bizi genuen itxialdiak menderatuko zuela. Honezkero badakigu ezetz, zomorroak hemen jarraitzen duela, gutako edonori eraso egiteko prest. Eta gutako bakoitzak ahal duen moduan egokitzen zaio errealitateari.

Gehienok agintariek esaten digutenari men eginez, bakar batzuk segurtasun neurri guztiei uko eginez. Ia egunero heltzen zaigu azken hauen inguruko berriren bat, gehienetan gazteei lotua edo hain gazte ez diren negazionistei buruzko notiziaren bat. Azken hauen artean ez dira falta pertsona ospetsu batzuk.

Bitartean gehienok onartu dugu gure egunerokotasuna aldatu behar dela, normaltzat genuen ohitura eta keinu asko ez normal bihurtu direla. Bista ere aldatu zaigu. Ari zara film bat ikusten eta bat-batean hotzikara sortzen dizu ikuskari arrunt batek, nola demontre hurbiltzen dira hainbeste elkarrengana ezezagunak izanik, nola pilatzen dira modu horretan taberna horretan edo ikuskizun batean.

Eta hori guztia zerbait ikasteko balio badigu, gaitz erdi. Ez nago seguru, ordea. Edo, okerrago, uste dut ez dela hori gertatuko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zomorro gaiztoa

Zomorro gaiztoa