«Asko gozatzen dut euskal kulturaren inguruko istorioak interpretatzen»
Bilboko Hacerian hasi zuen bere ibilbidea eta antzerkian hazi eta gero 'Maixabel' filma arrakastatsuan parte hartu du
irati alonso
Martes, 12 de julio 2022, 00:26
Gaztea den arren, arrakasta handia izan duten proiektuetan lan egin du jada Paule Barcenilla (Zaratamo, 1993) aktoreak. 'Gernika', 'El silencio de la ciudad blanca' eta 'Maixabel' filmetan parte hartu du, azken honen prozesua «luzea eta neketsua baina konparaezina» izan dela aitortzen duela. Telebistan 'Caminantes' egin du Koldo Serraren zuzendaritzapean eta antzerkian ere aritu da, kontatu ezin duen obra «polita eta handia» duela orain esku artean. «Naturala, kamaleonikoa eta poetikoa» bezala definitzen du bere burua aktore gisa.
Publicidad
-Nola konturatu zinen aktorea izan nahi zinela?
-Betidanik egin ditut eskolaz kanpoko ekintza artistikoak. Txikitatik egon naiz lotuta mundu honetara nire ama musika irakaslea zelako. Hala ere, ikastetxetik irten nintzenean landu nuen lehen aldiz benetan antzerkia eta momentu horretan sortu zitzaidan mundu honetan murgiltzeko grina. Richard Sahagun irakaslea ezagutu nuen eta berarekin ikastaroak egitean konturatu nintzen aktorea izan nahi eta ahal nintzela.
-'La tristeza del caracol' antzezlana izan zen zure lehen proiektu profesionala. Zein oroitzapen duzu aro horretatik?
-Oso proiektu berezia bezala gogoratzen dut. Igande guztietan aritzen ginen ZAWP inguruan, non merkatuak antolatzen ziren. Guk geuk, aktoreok, inprimatzen genituen gonbidapenak eta jendea gerra garaiko erizainen istorioa kontatzen zuen obra ikustera animatzen genuen. Prozesua oso gogorra baina oso polita izan zen, maitasun handiz oroitzen dut nire pertsonaia Emilia.
-Zineman ordea 'Gernika' filmarekin hasi zinen, Koldo Serrarerekin eskutik.
-Richardek gure obra ikustera gonbidatu zuen Koldo eta aste ba- tzuetan haren deia jaso nuen bere proiektuetako batean lan egiteko. Bizitzak ematen dizun opari horietako bat izan zen! Ilusio handia egin zidan eta ordutik hainbatetan aritu gara elkarrekin. Profesio honetan pilo bat gara eta beti nirekin oroitzea asko eskertzen diot Koldori.
-'Maixabel' pelikulan parte hartu duzu. Zelan esperientzia?
-Izugarria izan da ekipo guztiarekin eta batez ere Blanca Portillo eta Iciar Bollaínekin aritzea. Castinga eta pelikula egiteko prozesua luzea eta neketsua izan zen baina maila honetako profesionalekin lan egitea ezin da konparatu. Iciar Bollaín oso azkarra da, argi du momentu oro egin nahi duena eta ekipoa laguntzen dabil denbora osoan. Aktoreoi gure lekua uzten daki. Gainera, lagun pilo bat egon dira proiektu honen barruan eta Zinemaldian estreinatu genuen, ilusio handia egin zidana, etxetik gertu nengoelako.
Publicidad
«Iciar Bollaín oso azkarra da, argi du momenu oro egin nahi duena eta aktoreoi gure lekua uzten daki»
'maixabel'
-Arrakasta handia izan du pelikulak, hainbat sari jaso dituela. Zure kasuan, ateak ireki dizkizu?
-Baitez esango nuke. Azkenean ikusmira handia sortu duen filma izan da, asko arriskatu duenak, hainbat pertsonari zauri asko berriz ireki dizkion istorioa kontatzen duelako. Hortaz, pertsonaia honek jende asko ezagutzeko eta proiektu berrietan murgiltzeko balio izan dit. Aukera izugarria izan da.
Publicidad
-Zertan zaude orain?
-Ezin dut esan baina oso antzezlan polita eta handia da. Uda osterako estreinatzea espero dugu. Hau da esan dezakedan gauza bakarra, jajaja.
Naturala
-Euskal Herriko historiaren inguruan aritzen diren zenbait proiektuetan parte hartu duzu. Gaia atsegin duzu?
-Bai, asko gozatzen dut euskara, gure kultura eta Euskal Herriareko istorioak kontatzen eta gure iraganaren inguruan aritzea beharrezkoa dela uste dut. Hala ere, beste alor guztietara irekita nago, ez naiz profil konkretu batean gelditu nahi.
Publicidad
-Podcast bat ere jarri duzu martxan.
-Gauza berriak frogatzea gustatzen zait eta oraindik nire bidea zein den deskubritzen ari naiz. Momentuz proiektu honetan lehen pausoak baino ez ditut eman baina hor doa.
«Antzerkia etxea da aktoreontzako. Nire pasioa eta barruan dudan guztia ateratzen dudan tokia da eszenatokia»
formatua
-Komunikazioa ere gustoko duzu?
-Komunikazioaren arloa oso lotuta dago aktore baten lanari, izan ere, mezua transmititzea da helburua. Gainera, nire lanaren inguruan hitz egiteko tartea izan ahal da ere, leiho bat.
Publicidad
-Zer nahiago duzu, zinema, antzerkia ala telebista?
-Telebistaren inguruan gutxi esan ahal dut, ez baitut esperientzia handirik. Antzerkiari dagokionez, etxea da aktoreontzako. Libre sentitzen garen lekua da, nire kasuan gutxienez. Nire pasioa eta barruan dudan guztia ateratzen dudan tokia da, pertsonaiak muturreraino eramaten uzten didana. Zinema ordea magikoa da. Arima ezberdina du eta betierekoa da, hortaz, bere xarma du. Bakoitzak zerbait ematen dio gizarteari eta guri, artistoi.
-Aktore bezala definitzen zaituzten hiru ezaugarri.
-Naturala, kamaleonikoa eta poetikoa agian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión