https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Askartza ikastetxeak Bakearen Aldeko Kanpaina garatuko du

Wangari Maathai hartu dute, Keniako ekintzaile politiko eta ekologista, garapen jasangarria, demokrazia eta bakeari egindako ekarpenagatik

ELCORREO.COM

Urtarrila Bakearen hilabetea da eta, urtero egiten duen bezala, Claret Askartza ikastetxeak Bakearen aldeko Kanpaina garatzen ari da. «Ekintza desberdinen bidez bizitzako arlo guztietan (ikastetxea, familia, lagunak, gizartea) bakea eraikitzen eta bakean bizitzen lagunduko dizkiguten baloreak eta jarrerak bultzatzen saiatzen gara. Aste hauetan hitz hauek bereziak dira: elkarrenganako errespetua, entzutzea, enpatia, solidaritatea, gudarik-ez, justizia…», diote ekimenaren arduradunek.

Aurtengure begirada ipini dute indarkeria pairatzen duten emakumeengan eta eredutzat Wangari Maathai hartu dute, Keniako ekintzaile politiko eta ekologista, garapen jasangarria, demokrazia eta bakeari egindako ekarpenagatik. 2004. urtean Nobel saria jaso zuen lehendabiziko emakume afrikarra da hau.

«Urtero egiten dugun bezala (badira 30 urte baino gehiago), kanpaina amaitzeko ikastetxeko jolastokian Bake Ekitaldia egingo dugu. Ekintza horretan Eskola elkarte osoa bilduko gara: txikiak eta handiak, irakasleak eta ez irakasleak, gurasoak eta ikasleak». Aurtengo Bake Ekitaldia urtarrilak 30, asteartea, goizeko 10:45ean izango da.

Leioako herrian eta herrikoekin beste ekimen bat egingo dute: Bakearen aldeko Puxikak, gaur ospatuko dena. Leioako Barrutiak (ikastetxeak eta parrokiak) eta nahi duten leioztarrek parte hartuko dute. San Juan Bautista parrokiatik aterako dira eta Leioako Bulebarrean amaituko dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos