https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Asiako beldurrezko zinema izango da gai nagusia Gorefest jaialdian

Asiako beldurrezko zinema izango da gai nagusia Gorefest jaialdian

Zinemaren alde ilunena gogoko dutenen urteroko hitzorduaren 18. edizioaz gozatu ahal izango dute gaur Bermeora hurbiltze direnek

ELCORREO.COM

Originaltasuna eta arrakasta estu lotuta daude askotan. Eta origiltasuna kontutan izaten badugu, ezin da ukatu Gorefest jaialdia arrakasta handia lortuko duela, aurten landuko duen gai nagusia Asiako beldurrezko zinema baita. Zinemaren alde ilunena gogoko dutenen urteroko hitzorduaren 18. edizioa ospatuko da gaur Bermeon, eta, aipatutakoaz aparte, mundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai. Dena den, aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, suspentsearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek .

Gorefest 20.30ean hasiko da, Nestor Basterretxea aretoan, sarrerak lau euro balio izango du, eta honako 12 film labur hauek proiektatuko dira: 'Hidden-Devil' (Fran Mateu), 'Futuro' (Iñigo Acha), 'Nerón' (Rubin Stein), 'Last Memory' (Juan Luis Moreno Somé), 'Bye Bye baby' (Pablo S. Pastor), 'Gotas' (Sergio Morcillo), 'Rewind' (Rubén Pérez Barrena), 'Fe' (Juan de Dios Garduño), 'Angel caído' (Fran Parra), 'Marta' (Lucía Forner Segarra), 'Evströnger' (Silvia Conesa) eta 'Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator' (Rafa Dengrá).

Beranduago, gaueko 23.00ak aldera, luzemetrai bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezustea mantentzeko, gaur bertan jakinaraziko da zein izango den antolatzaileek eskainiko duten pelikula.

Animaziozko aktoreek giroa prestatuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19.00etatik aurrera, «Txina, Japon eta Koreako terrorea oinarri bezala hartuta, Bermeon giro ikaratsua sortuz». Gorefest 2018 ko aurtengo edizioaren kartelari dagokionez, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak egin du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos