Boskote gipuzkoarra. E.C.

Asgarth musika taldeak 'Heriotzaren aurpegia' abestia eguneratu berri du

Kanta duela 20 urte plazaratu zuen boskote gipuzkoarrak

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 14 de mayo 2020, 02:06

Asgarth musika taldeak 'Heriotzaren aurpegia' abestia eguneratu berri du. Duela 20 urte plazaratu zuen boskote gipuzkoarrak kanta. Duela hilabete bat inguru hamahiru urteko isilunearen ondoren maiatzean berriro ere oholtza gainera itzuliko zirela eman genuen ezagutzera. Izan ere, hilaren 9an zuten eskaintzekoa kontzertua, Añorgako Zinema Zaharrean. Dena den, koronabirusaren itxialdiaren harira, etorrera atzeratu behar izan dute.

Publicidad

Hori dela medio, euren itxialdi partikularretik azken nobedadea aurkeztu du talde donostiarrak. Añorgako boskotearen abesti famatuenetarikoa bilakatu zen 'Heriotzaren aurpegia' abestia. Hala, kantaren soinua eguneratu dute eta jarraitzaileei opari gisara eskaini nahi izan diete, alarma egoeran murgilduta gaudela. Boskotea eraberrituta itzuliko da agertokietara. Unai Zabala, Ander Cañas eta Asier Enbil jatorrizko taldekideei, Hilotz taldeko Mikel Yarza eta Etxahun Urkizu batuko zaizkie Asgarthen aro berri honetan.

Asgarth 1997. urtean sortu zen, Donostiako Añorga auzoan. Kontuak kontu musika taldea urtebete geroago finkatu egin zen. Musika taldea honako boskoteak osatu zuen: Ander Cañasek (gitarra), Unai Zabalak (gitarra), Joxi Perurenak (baxua), Iban Fernandezek (bateria) eta Asier Enbilek (ahotsa).

Euskarazko heavy metalaren bigarren loraldian arrakasta ikaragarria lortu zuen taldeak. Susperraldi horretan, Euskadi Gazteako maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuen, eta 1990eko hamarkadako euskal metalzale askoren erreferente bilakatu zen.

Hamar urteko ibilbide oparoan orotara lau disko kaleratu zituzten: 'Jainkoen egoitza' (1999, IZ), 'Etorkizunaren sustraia' (2000, IZ), 'III' (2002, Gor) eta 'Garraisia' (2005, EDG Music). Lehendabiziko bi albumek arrakasta ikaragarria izan zuten, eta, orain, 'Heriotzaren aurpegia' abesti eguneratua publikatu berri dutela, etorkizun oparoa lortzeko lehen urratsa eman dutela esan dezakegu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad