Artikoko izotza 2035. urterako desagertu daiteke
Azterketa jorratu duten Erresuma Batuko Hadley Zentroko ikertzaileek nabarmendu dutenez, prozesu hauxe duela 127.000 urte inguru jazotakoaren parekoa da
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 14 de agosto 2020, 17:56
Artikoko izotza 2035. urterako desagertu daiteke. Hala, izotza urtzeko zorian dago, hamabost urte besterik ez baitira falta ikertzaileek estimatzen duten data konkretura ailegatzeko. Datuok Nature Climate Change aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa baten ondorio dira. Azterketa jorratu duten Erresuma Batuko Hadley Zentroko ikertzaileek ezagutzera eman dutenez, prozesu hauxe duela 127.000 urte inguru jazotako ezbeharraren parekoa da.
Publicidad
Egia da nazioarteko zientzialari ezberdinak urteak daramatzatela esaten Artikoko izotza urtzea urte gutxiren gauza dela, baina, inoiz ez zuten hain etorkizun hurbilean kokatu hondamendi lazgarri hori. Aurten, esaterako, Yakutia (Errusia) eskualdeak Artikoko Zirkulu Polarrean dagoen zonaldeak, sekula erregistratu duen tenperatura altuena izan du, 38 gradu, hain zuzen ere.
Aipatutako Artikoko itsasoko izotzaren berehalako urtzeak ondorio oso txarrak izan ditzake gure ekosisteman, iparraldeko flora nahiz faunarentzat ondorio erabat kezkagarriak izan daitezkena. Artikoko Zirkulu Polarraren desizoztearen harira, hainbat zuhaitz, landare eta animalia espezie desagertzeko zorian egon daitezke, hartz polarrak edota pinguinoak, esaterako.
Aldizkari zientifiko honetan aditzera eman dutenez, izotz plaketan putzu erraldoi modukoak ageri dira, duela 127.000 urteko desizozte garaiko baldintzen aztarna antzekoak direnak. Antza denez, eguzkiaren erradiazioa bertan metatzen da, urtzaldia abiadura ikaragarrian ahalbidetuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión