https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Artekalek uztailaren 7a Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarteko Eguna izendatzea proposatu du

Artekalek uztailaren 7a Kaleko Arte Eszenikoen Nazioarteko Eguna izendatzea proposatu du
Artekale

Helburu hori lortzeko, Euskal Herriko Kaleko Arte Eszenikoen Elkarteak gutun bana bidali die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, egun horretan beren udalerrietan ekintzak eta ikuskizunak antola ditzaten

EL CORREO

Artekale Euskal Herriko Kaleko Arte Eszenikoen Elkarteak gutun bana bidali die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, uztailaren 7an beren udalerrietan ekintzak eta ikuskizunak antola ditzaten, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) egun hori Kaleko Arteen Eszenikoen Nazioarteko Egun ofizialki izenda dezan bultzatzeko.

Elkarteak udalei bidalitako eskutitzean azaldu duenez, bere bazkideen bilkuran erabakita, Kaleko Arteen Eszenikoen Nazioarteko Eguna sortzea proposatu dio NBEri, bere kide diren herrialde guztiek urtero ospatu dezaten.

«Gaur egun, bereziki gune publikoan garatzen diren arte eszenikoak ospatzen dituen nazioarteko egunik ez dago. Artekale elkarteak uste du nazioarteko eguna sortzeak ekintza artistiko horien agerikotasuna bultzatuko duela, herritarren aurrean zabalduz eta mundu guztiko erakundeetan bere babesari lagunduz», dio gutunak.

Pedro Aunion Monroy akrobata omentzea da helburua

Uztailaren 7a zergatik aukeratu duen azaltzeko, Artekalek gogoratu du egun horretan zendu zela Pedro Aunion Monroy, jatorriz bilbotarra zen artista, zoritxarreko istripu batean, Madrilgo Mad Cool musika jaialdiko aireko erakustaldi batean erorketa jasan ondoren.

«30 metrotik behera erorita hildako akrobata, arte eszenikoetan gorputz eta arima aritzearen adibide argia da Artekalerentzat, bai eta antzezle, dantza langile, akrobazia, malabar, trapezio, magia, txotxongilo, bihurrikari, musika eta beste horrenbeste biltzen dituen antzerki, zirko eta dantzarekin lotutako ekintzetan lanbideak dauzkan arrisku eta arazoena ere», dio.

Modu honetan, Artekale elkarteak beharrezko izapideak bideratu ditu uztailaren 7a Kaleko Arteen Nazioarteko Eguna izendatzea lortzeko, Pedro Aunion Monroyren familiaren baimenarekin.

Temas

Euskera