https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Artea ona omen da gaitz bat sufritzen duten pazienteentzat

Artea ona omen da gaitz bat sufritzen duten pazienteentzat

Ikerketa baten arabera ospitaletan erakusgai dauden artelanek minarekiko tolerantzian lagundu egiten die gaixoei

UNAI SARRIUGARTE

Artea ona omen da gaitz bat sufritzen duten pazienteentzat. 2017. urtean burututako ikerketa zientifiko baten arabera ospitaleko logeletan koadroak zintzilikatzeak pazienteen ongizatea hobetzen duela azpimarratzen du. Izan ere, obra hauei esker gaixoak azkarrago hobetu egiten dira.

Beste ikerketa batek dioenez arteak paziente hauengan duen ongizatea ez da hauen errekuperazioan soilik antzematen. Estudio honen arabera ospitaletan erakusgai dauden artelanek bertan emandako denboran eta minarekiko tolerantzian ere lagundu egiten dute.

Margolanek gaitz bat sufritzen duten pazienteengan dituen onurak kontuan harturik pasa den urtean Montreal Museum of Fine Artsek bertako hiriko ospitale batekin lankidetza hitzarmen bat sinatu egin zuen. Hori dela bide, gero eta gehiago dira ospitale honetako logeletan ikusgai dauden obrak.

Hortaz, argi dago tratamendu baten osagarri izatera iritsi daitekeela artea. Edonola ere, noski gaixotasunaren larritasunaren arabera. Betidanik erabili ohi izan dira pieza magiko eta kutsu artistikoko erritualak gaixotasunak sendatzeko helburuarekin. Oraingoan, berriz, urte luzetan jakina zena baieztatzera etorri da zientzia. Izan ere, arterik gabe ez dago osasunik.

Arteterapia era adierazkorreko terapia bat da, artearen prozesu sortzailea erabiltzen duena pazientearen ongizate fisiko eta psikologikoa hobetzeko helburuarekin. Artearen bidez berezko zirraren adierazpenak, iraganaren arazoak ebazten lagun dezake eta, estresa edota estutasuna txikiagotzeak autoezagutza, autoestimua eta kontrol emozionala hobetzen lagundu.