https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arte Ederren ikasleen lanak erakusteko hitzarmena sinatu dute

Arte Ederren ikasleen lanak erakusteko hitzarmena sinatu dute

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta EHUk sinatuko duten akordio horren bitartez urtean hiru erakusketa inguru antolatuko dira

EL CORREO

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten aurreko ostiralean Arte Ederren Fakultateko ikasleen artelanak foru ganberan erakusteko. Bi erakundeek iragarri dutenez hitzarmena Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak eta Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak sinatuko dute Batzar Nagusietako erakusketa aretoan.

Akordioak lau urteko iraupena izango du, eta modu automatikoan beste lau urte luzatu ahal izango da. Urtean hiru erakusketa inguru antolatzeko aukera emango du, Arte Ikerketa eta Sorkuntza, Pintura, Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Zeramika eta Funtzioa, eta Erakusketa masterretako bi ikaslerena, artelanen arteko elkarrizketan oinarrituta. Hitzarmenaren barruan, Batzar Nagusiek erakusketa baten katalogoa egingo dute eta artelan bat erosiko dute, bere bilduman sartzeko.

Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa 2010eko uztailean zabaldu zenetik, aretoan 20 bat erakusketa egin dira EHUrekin lankidetzan. 'Exposición Cero' izan zen lehena, Fito Ramírez-Escudero, Iñaki Bilbao eta David García Arte Ederren Fakultateko irakasleen pinturekin; azkena 'ESO' izenekoa izan da, Ane Zelaia eta Maider Santos artistek hainbat euskarritan egindako 20 olio pinturarekin, joan den hilaren amaierara arte.

Bizkaiko Batzar Nagusiek 1985ean hasitako arte bilduma bat daukate, eta urtero gora egiten du, EHUko Arte Ederren Fakultateko sortzaile gazteen erakusketa bakoitzean artelan bat erosten duelako. Jorge Oteiza, Gabriel Ramos Uranga, Mikel Díez Alaba, Daniel Tamaño, Alfonso Gortázar eta Jesús Mari Lazkano moduko artisten obrak daude Bilboko Hurtado Amezaga kaleko 6 zenbakian dagon Bizkaiko Batzar Nagusien administrazio egoitzako bulegoetan, igarobideetan eta egongeletan.

Temas

Upv, Euskera