https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arrigorriagako 35 nerabek parte hartu ahal izango dute udan abentura anitzeko udalekuetan

Udalekuak bi txandatan banatuko dira, adinen arabera

ELCORREO.COM

Arrigorriagak abentura anitzeko udalekuen beste edizio bat antolatu du aurten ere Laudio, Basauri, Galdakao, Orozko, Ugao, Zaratamo eta Urduñako udaletako gazteria sailekin batera.

Honakoan ere, udalekuak bi txandatan banatuko dira, adinen arabera. Lehenengo astea ekainaren 25etik 29ra izango da, eta 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduko zaie; bigarrena, aldiz, uztailaren 2tik 6ra izango da, eta 15 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Bi txanden artean, 164 plaza aurrez ikusi dira 2018ko udalekuetarako. Horietatik, 35 plaza Arrigorriagako udalerriari dagozkio. Bigarren txandan berriz, aterpe batean gau bat pasatuko interesdunek, aurten Urbasako kanpinean.

Aurreikusi diren jarduerei dagokienez, lehenengo txandan parte hartuko dutenek, besteak beste, honako jarduera hauek egingo dituzte: espeleologia Opakuan (Araba), arroila-jaitsierak Antoñanan (Araba), tirolina, rappel eta eskalada Oroko Santutegian (Araba), konkis txikia Garaion (Araba) eta kayak eta stand up paddle Landan (Araba).

Bigarren txandakoek espeleologia egingo dute Lekeition (Bizkaia), zubi-jauzia Ondarroan (Bizkaia), arroila-jaitsiera Elgoibarren (Gipuzkoa), surfa Deban (Gipuzkoa), kayak, bigsup eta orientazioa Landan (Araba) eta esan bezala, gau bat igaroko dute Urbasako kanpinean Olaztin (Nafarroa).

Honako hauexek dira aurten ezarri diren prezioak: 95 euro lehenengo txandarako eta 105 euro bigarren txandarako. Izena Gaztegunean (16:00-21:00) eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ, 08:00-14:00) eman ahal izango da maiatzaren 27ra arte.

Arrigorriagako Gazteria Sailak koordinatzen ditu abentura anitzeko udalekuak eta saileko zinegotzia den Argoitz Gómezek adierazi duen moduan, «programak oso bilakaera ona izan du 2009an hasi zenetik. Urtero, arrakasta handia du eta eskualdeko beste udalerrietan ere indarra hartzen jarraitzen du». Izan ere, egiten diren eskaerak eskaintzen diren lekuak baino gehiago izatea aurreikusi denez, zozketa egingo da maiatzaren 31n, 18:00etan, Gaztegunean. Aurreko urtean udalekuetan parte hartu ez zuten nerabeek lehentasuna izango dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos