Arrigorriagako lamiaenakideen lehen bilerak arrakasta izan du
Bazkide-kopuruaren herena bertaratu behar zen, eta %50a hurbiltzea lortu zuten
leire larrazabal
Lunes, 2 de enero 2023, 18:22
Lamiaenak, Arrrigorriagako emakumeen etxeak, iaz zabaldu zituen bere ateak, urrian hain zuzen ere. Ibilbide laburra du baina lamienakideen lehen batzarra ospatu da eta partaidetza-portzentaje handia izan du. Izan ere, batzarra egin ahal izateko etxeko legezko bazkide-kopuruaren herena bertaratu behar zen, eta %50eko bertaratzea egon zen, hau da, orain arte etxeak dituen 120 bazkideetatik 60 joan ziren batzarrera eta horrek zilegitasun handia eman zion.
Publicidad
Gai-zerrendako lehen puntuari dagokionez, oso balorazio positiboa egin zen etxea ireki zenetik igarotako bi hilabeteei buruz, espazioan interesa duten emakumeen kopurua gero eta handiagoa delako, eta hainbat jarduera abian jarri direlako. Bigarrenari dagokionez, batzarrak aho batez erabaki zuen Lamiaenako funtzionamendu-organoan batzarra ordezkatzeko euren burua aukeztu zuten bi emakumeak izan zitezela ordezkari, eta txalo zaparrada luze batez eskertu zuten euren jarrera.
Lamiaenak urrian zabaldu zituen bere ateak. Beheko solairuan ludoteka bat dago. Hainbat erabileratarako gela bat ere, hallaren ondoan, hitzaldi, erakusketa eta proiekzioetarako erabiltzen dena, eta beste muturrean, berriz, Emakumearen Etxeko dinamizatzailea dago. Lamiaenaren diseinuan dozenaka emakumek hartu zuten parte. Madalen eta Loturarik Gabe elkarteetako kideen lana ere erabakiorra izan zen. «Harro sentitzen gara gure etxeaz; estereotipoetatik, matxismotik, patriarkatutik libre dagoen espazioa da. Hemen partekatu eta ikasiko dugu, berdintasunezko gizarte bat sortzeko helburuarekin, indarkeria matxistarik gabekoa », azaldu zuen bere inaugurazioan Maite Ibarra alkateak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión