Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Miércoles, 1 de noviembre 2017, 23:02
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Dagoeneko ohitura batean bihurtu da Arrigorriagan, 'Udazkeneko Kontzertuen Zirkuitua'. Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak dituz lagunduta bost kontzertu antolatu dira Lombo aretoan azaroko hilabete honetan.
Arrigorriagaz hitz egin arren, beste herri batzuek ere badute beraien zirkuitu eta programazio propioa. Herri parte-hartzaile bakoitzean kalitate oneko emanaldiak eskainiz musika-jarduerak sustatzea eta jendea horietara ohitzea da helburua.
Herri bizkaitarraren kasuan, ohiko Gala Lirikoa, euskal kantautore baten emanaldi bat, tokiko rock talde baten kontzertu bat eta umorezko antzezlan bat izango dira emanaldi nagusiak. Horrez gain, berrikuntza gisa, ingelesak ere tokia izango du; izan ere, haurrentzako kontzertu didaktiko bat eskainiko da ingelesez.
Udazkeneko kontzertuen zikloa bihar irekiko du Gala Lirikoak arratsaldeko 20.00tik aurrera, 9 euroren truke. Ana Otxoa sopranoa eta Alberto Núñez tenorea izango ditu protagonista eta Itziar Barredoren laguntza izango dute pianoan.
Igandean ordea, azaroaren 5ean, We love music haurrentzako musikal didaktikoaren txanda izango da. José Luis Gutiérrezek eskainitako emanaldia goizeko 12:30ean hasiko da. Haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek, berriz, 7.
Datorren azaroaren 17an (ostirala), Anari euskal kantautore eta musikagilearen txanda izango da Epilogo Bat izeneko kontzertuarekin. 20.00etan hasiko da eta prezioa 5 eurokoa izango da. Hurrengo egunean, ordu eta prezio berean Highlights rock talde arrakastatsuak Shine on bere bigarren diskoko abestiak aurkeztuko ditu.
Zirkuituari amaiera emango diona Ez dok hiru ikuskizuna izango da. Azaroaren 24ean 20.00etan eta 9 euroko prezioan Mikel Martinez eta Patxo Telleria polifazetikoen euskarazko proposamen berri honek ironiaz eta umorez birpasatuko du Euskal musikaren benetako istorioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.