Borrar
Arriaga Antzokiaren opari txartela.
Arriaga Antzokiaren opari txartela, berriro salgai

Arriaga Antzokiaren opari txartela, berriro salgai

Saldoa agortu ondoren, dohainik lor daiteke Arriagako norbanako adiskide karneta

El Correo

Sábado, 1 de diciembre 2018, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasioa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortzea errazteko xedez, bere opari txartela jarri du salgai aste honetan berriz ere. Txartel horri esker, jasotzen duenak, 2019ko ekainera arteko denboraldi honetako antzerki, musika, opera, dantza… ikuskizunez gozatu ahal izango duela azpimarratzen dute antzokiaren arduradunek.

Arriaga Antzokiak errepikatu egiten du, horrela, 2013ko Gabonetako kanpainetan martxan jarri zuen ekimena, eta izandako arrakastaren ondorioz seigarren urtez jarraian abiarazten dena. Kanpainak helburu berberari eusten dio: ahalik eta pertsona gehien antzokira erakartzea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz.

Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte.

Horrez gain, opari txartela duenak beste abantaila bat ere baduela gogoratu dute Arriagaren arduradunek. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake interesdunak. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2019ko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea.

Esan bezala, opari txartelak sarreren prezioan abantailak dituzten eskaintzak ematen ditu, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalitatearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, eta baita on-line egiten den edozein erosketatan ere (www.teatroarriaga.eus). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jabeak txartel bakoitzean dagoen kodea sartu beharko du. Opari Txartela dagoeneko erosi daiteke Informazio Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios