Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Armiarma batzuek esnearen antzeko substantzia bat sortzen dute kumeentzat

Armiarma batzuek esnearen antzeko substantzia bat sortzen dute kumeentzat

Txinako zientzialariek diotenez, hazten diren bitartean kumeak zaintzen jarraitzen dute

PAUL PICADO

Sábado, 8 de diciembre 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txinako zientzialari batzuek esnea sor dezakeen eta bere kumeak zaintzen dituen armiarma espezie bat aurkitu dute. Horri esker, ornogabeen zainketari buruzko informazioa lortu da. Armiarma hori Asiako hego-ekialdeko armiarma saltokaria da. Habietan bizi da eta inurrien antzekoa da.

Zientzialariek egindako ikerketaren arabera, armiarma amek esnearen antzekoa den substantzia bat ematen diete kumeei, eta heltzen diren bitartean zaintzen jarraitzen dute. Behi esnearen aldean, armiarma esnearen proteina kopurua ia lau aldiz handiagoa da, baina gantz eta azukre gutxiago ditu.

Jaio eta lehen 20 egunetan, armiarma kumeek habiaren azalean geratzen ziren amaren esne tantatxoak hartzen, eta gero, amaren sabeletik zuzenean zurrupatzen zuten. Lehen 20 egun horietatik 40. egunera arte, armiarma gazteak elikagaiak harrapatzera atera ziren habiatik, baina oraindik amaren esnea har zezaketen. Baina 40. egun horien ondoren, armiarmek heldutasun sexuala lortzen dute, eta une horretan, alabak bakarrik geratzen ziren amarekin habian, besteek kumeak erasotzen zituztelako.

Badirudi amek armiarma gazteen epe luzerako biziraupena bermatzeko zaintzen dituela kumeak, eta hori dela eta, esnea ematen diela. Aurreko azterlan batzuen arabera, gizakiek eta elefanteek bakarrik jarraitzen dituzte kumeak zaintzen sexu heldutasunera heldu badira ere. Armiarma hauek, antza, gauza bera ere egiten dute.

Beraz, ikerketa honek, ornogabe batzuek kumeak luzaroan ere zaintzen dituztela egiaztatu du, eta animalia erreinuan bilakaera prozesua hobeto ulertzen lagunduko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios