Borrar
Egitasmoaren aurkezpeneko argazkia. DANI BLANCO
Argia euskal aldizkariak ziklo berezia antolatu du bere ehungarren urteurrenean

Argia euskal aldizkariak ziklo berezia antolatu du bere ehungarren urteurrenean

'Zerukotik lurrekora' izeneko programan lau hitzaldi berezi eskainiko dira

unai sarriugarte

Lunes, 20 de mayo 2019, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Argia euskal aldizkariak ziklo berezi bat antolatu du bihartik maiatzaren 28ra bitartean bere ehungarren urteurrena dela medio. 'Zerukotik lurrekora' programak lau emanaldi berezi prestatu ditu, formatuz ezberdinak eta guztiak ziklo honetarako sortuak, Argia euskal kazetaritza independentearen aldizkariaren ehungarren urteurrenaren ondaretik abiatuta. Emanaldi guztiak San Telmo Museoan izango dira, arratsaldeko zazpietan.

Pasa den asteazkenean, maiatzak 15, aurkeztu zuten jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan. Aurkezpenean zenbait pertsonak hartu zuten parte: euskal kazetaria eta Zeruko Argia aldizkariaren zuzendari ohia Elixabete Garmendia, Joxemari Ostolaza, Hernaniko Udaleko euskara teknikaria Malores Etxeberria, venezuelar olerkaria den Josu Landa, Argiako marrazkilaria Antton Olariaga, San Telmo Museoko zuzendaria Susana Soto, komikigile eta Argia aldizkariaren marrazkilaria den Joseba Larratxe eta Argia aldizkariko partaidea Estitxu Eizagirre egon ziren bertan.

San Telmo Museoko zuzendaria den Susana Sotok eman zien ongietorria zikloan parte hartuko duten kideei, eta ondoren, Argia zoriondu zuen bere ehun urteurrena zela medio. Era berean, Argiako kide Estitxu Eizagirrek nabarmendu zuenez: «lantaldea oso gogobeteta eta eskertuta dago osatu den kartel indartsu honekin». Eizagerrik helarazi zuenaren arabera, programa eskainiko duten «kide denak euskarazko komunikazioan hankak urratutakoak dira, iraganera bezala etorkizunera zorrotz begiratzen dutenak».

Koldo Izagirrek irekiko du jardunaldia, maiatzaren 21ean. 'Mendearen umeek munduari desafio' hitzaldiarekin. Titulua eta esatekoen ikuspuntua, Gabriel Arestik duela 50 bat urte argitaratutako artikulu bat hartuko du abiapuntutzat. Zeruko Argia agertoki zutela zaharkituaren eta berritasunaren artean sortu ziren hainbat eztabaida komentatzea izango ditu helburu Izagirreren hitzaldiak.

Iruditeria kolektiboa

Maiatzaren 22an '100 urte, ehunka irudi' hitzaldia izango da. Joseba Larratxek aurkeztu zituen mintzaldi honen nondik-norakoak eta azaleko irudiak, artikuluentzako ilustrazioak, umore zintak edota kartelak izango ditu hizpide. Izan ere, Euskal Herriaren iruditeria kolektiboari hainbat ekarpen egin dizkio Argia aldizkariak azken ehun urteotan. Bertan, Antton Olariaga eta Josevisky marrazkilariek hartuko dute parte.

Hirugarren mintzaldia, berriz, maiatzaren 24an ospatuko da. Malores Etxeberria izan zen egingo duten poesia eta kantuen errezitalaren aurkezlea. Hernaniko Udaleko euskara teknikariak zioenez: «Ehun urte asko ote diren ez dago oso garbi, batez ere poesia maite eta bizi baduzu». Bertan, Joxemari Ostolazak eta Josu Landak hartuko dute parte.

Azkenik, Zeruko Argia aldizkariaren zuzendari ohia den Elixabete Garmendiak emango dio amaiera zikloari, maiatzaren 28an. 'Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria' izeneko mintzaldiak euskarazko kazetagintzaren «nahi eta ezina» birpasatuko du, Zeruko Argia-ARGIAk euskarazko kazetaritzaren alde lan egindako ehun urte luze hauei erreparo eginez.

Asko izan dira Argia aldizkariaren ehun urteurrenean lagundu eta babesa eman duten elkarte eta erakundeak: San Telmo Museoa, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Euskal Kultur Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxa besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios