https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Argentinan komunitate indigenentzako lehendabiziko nekazaritza unibertsitatea jarri dute abian

Argentinan komunitate indigenentzako lehendabiziko nekazaritza unibertsitatea jarri dute abian

Bertan ekoizpenean, eraikuntzan, garbiketan edota egur mozketan hezten dituzte ikasleak

UNAI SARRIUGARTE

Argentinan komunitate indigenentzako lehendabiziko nekazaritza unibertsitatea jarri dute abian. Santiago de Estero probintzian konkretuki, komunitate indigenak agro-enpresari baten erasoei aurre egin eta eurek bizi izan diren lurra lantzeaz gaindi, Unicam Suri izeneko nekazaritza unibertsitatea sortzea erabaki dute.

Nekazari komunitateen arteko talka egunerokotasunean pairatzen dute Argentinako probintzia honetan. Horri aurre egiteko helburuarekin, 1994. urtean MoCaSE (Movimiento Campesino de Santiago del Estero) delakoa sortu zuten. Bertako nekazariek euren lurren eta lurraldeen defentsan sortu zuten ekimen hau. Egun nekazari gatazketan erreferentea da Argentinan eta MNCIrekin (Movimiento Nacional Campesino Indigena) eta CLOCrekin (Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo) elkarlanean dihardute.

Momentu honetan komunitateak behi, txerri eta ahuntz komunitarioak ditu, korta ezberdinetan. Argentinako lege batek esaten du 20 urtez lur batean bizi izan bazara, titulu gabe bada ere, zurea dela. Edonola ere, bertako abokatu, epaile eta enpresarien arteko aliantza bati esker, lur komunitarioak diren horiek saldu eta erosi egiten dira. Gainera, lur komunitario hauen jabe berriak arazoak sortu ohi dituzte.

Duela urte batzuk Agroekologia Eskola bat sortu zuten bertan. Izan ere, formazioa honi aurre egitekoa arma indartsuena da mugimendu honek dioenez. Ikastetxe honetan hiru urtetako bigarren hezkuntzako ikasketak jorratzen dituzte. Titulu ofizialik ez duten arren, mugimenduko gazte ugarik ikasi dute hemen.

Azken urteotan Unicam Suri Nekazari Unibertsitatea sortu dute, oraindik eraikuntza prozesuan diharduena. Egun 50 pertsonak hartzen dute esku bertan eta boluntario berriei eskua luzatzen diete bertan parte-hartzeko. Dinamika berri horretan lan talde ezberdinak daude: ekoizpenean, eraikuntzan, garbiketan, egur mozketan etab. Dinamika praktikoetan hezteko parada ezin hobea da, baita harremanetan eta kolektiboan hazteko ere. Bertan unibertsitateko zein nekazari mugimenduko kideek klaseak eman ohi dituzte. Gainera, Suri Manta izeneko irrati komunitarioa jarri dute martxan

Temas

Euskera