Latinoamerikan abortua legeztatzeko bidea ireki du Argentinak
Orain arte, Kuban eta Uruguain bakarrik eten zezaketen haurdunaldia emakumeek
Astearte honetan emakumeen eskubideen aldeko garaipen handia eman da Argentinan. Senatuak abortuaren legeztapena onartu du eta herrialdean haurdunaldia lehen hamalau asteetan etetea legezkoa eta doakoa izango da. Eta aurrera pauso hau, gainera, Latinoamerikako beste herrialde batzuetan eragina izan dezake.
Izan ere, inguruko herrialdeetan abortuaren inguruko legeak hobetzeko tarte handia dute. Bakarrik Kuba eta Uruguain da legezkoa. El Salvadorren, Hondurasen, Nikaraguan, Dominikar Errepublikan, Haiti eta Surinamen debekatuta dago abortatzean egoera edozein dela ere.
Erlijioaren pisua
Beste herrialde batzuetan emakumearen bizia arriskuan dagoenean edo bortxaketa baten biktima izan denean bakarrik onartzen da abortua. Horrek ondorio larriak izan ditzake, emakume askok beste modu batzuetan saiatzen direlako haurdunaldia eteten. Urtero 5.000 eta 10.000 emakume inguru hil egiten dira abortuan izandoko arazoen ondorioz. Gainera, beste 760.000 emakumek ospitalean amaitzen dute.
Latinoamerikako zenbait herrialde, beraz, munduko politika murriztaileenak dituzte abortuaren inguruan. Honduras, El Salvador, Nikaragua, Haiti eta Dominikar Errepublika haien artean daude eta zenbait gauza komun dituzte. Herrialde pobreak dira, haien gizarteetan desberdintasun handiak daude, haien gobernuak ez dira guztiz demokratikoak eta erlijioak pisu handia du. Hala eta guztiz ere, badirudi Argentinak etorkizunerako bidea zabaldu duela eta Latinoamerikan mugimendu feminista geldiezina dela ikustarazten duela ere bai.