Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi
Gizon bat, ardoa dastatzen. Efe
Ardoaren inguruko ikastaroa izango da Eltziegon arlo horretako profesional onenekin

Ardoaren inguruko ikastaroa izango da Eltziegon arlo horretako profesional onenekin

Ikastaroa apirilaren 7 eta 8an izango da, eta Ardoaren Kulturarako Fundazioak eta Institute of Masters of Wine erakundeak antolatu dute

Paul Picado

Miércoles, 27 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ardoaren mundua gustukoa dutenek hitzordu berezia izango dute, ingelesa ongi badakite, apirilaren 7 eta 8an, izan ere, munduko ardo guztien inguruko ikastaro bat antolatu dute Eltziegon. Horrela, arlo horretan interesa duen edozein profesionalak parte har dezake bi eguneko ikastaro horretan. Saioak Eltziegoko Marqués de Riscalen upeltegietan izango dira, eta erakundeak ezarritakoari jarraituz, saioak berak eta dastaketak ingelesez bakarrik izango dira.

Egitarauaren barruan munduko eskualde guztietako ardoen dastaketak eta informazio-saioak izango dira. Izena emateko kuota 550 euro da (BEZa barne), eta hor, programan jasotzen diren saioak eta dastaketak, goizeko atsedenaldiak, bi eguneko bazkariak eta lehen egunean egingo duten upeltegiaren bista eta cocktaila barne hartzen dira. Izen-emateak erakundearen webgunean egin daitezke, eta hor, ikastaroari buruzko informazio gehiago ere eskura daiteke.

Ardoraren Kulturarako Fundazioak eta Erresuma Batuko Institute of Masters of Wine erakundeak antolatu dute ikastaroa, eta parte-hartzaileek profesional onenekin egoteko aukera izango dute, haiekin esperientziak trukatuz. Halaber, Erresuma Batuko erakundearen programa eta erakundera sartzeko azterketa ere ezagutzeko aukera izango dute.

Institute of Masters of Wine 1955. urtean sortu zen, eta ardoaren munduko aditu nagusiak biltzen ditu. Bere helburua ardo-saltzaile britainiarrak ofizialki egiaztatzea da, eta horretarako, prestakuntza zabala ematen du, Londresen, Napan eta Sidneyn egiten den azterketa bat barne.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios