Borrar
Santestebanen lanak kartzelako egunerokotasuna ulertzeko gakoak aurkezten ditu tabakalera.eu

Arantza Santestebanen '918 gau' Zinemaldiko WIP Europa Sailean eskainiko dute

Ekoizpen honekin batera Zinemaldiaren atal berrian Turkia, Espainia, Eslovenia eta Georgiako beste lau ekoizpen estreinatuko dira

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 13 abuztua 2020, 01:54

Comenta

Arantza Santestebanen '918 gau' euskara hutsezko lana Zinemaldiko WIP Europa Sailean eskainiko dute. Era berean, ekoizpen honekin batera Zinemaldiaren atal berrian Turkia, Espainia, Eslovenia eta Georgiako beste lau ekoizpen estreinatuko dira. Txintxua Films ekoiztetxeak produzitu du obra.

Glocal in Progress sailaren lekukoa hartu Work In Progress (WIP) sail berriak. Bertan Europan produzitutako film ezberdinak emango dira ezagutzera, batez ere hizkuntza txikietan edota ez-hegemonikoetan egindakoak direnak.

Irailaren 22an, 23an eta 24an ospatuko da egitasmoa, jarduera presentziala eta telematikoa uztartuz. Donostiara bertaratzen direnek areto ezberdinetan ikusi ahal izango dituzte lanak. Baina, online baimena dutenek euren herrialde ezberdinetatik bertan pate-hartzeko aukera izango dute.

Santestebanen lanak kartzelako egunerokotasuna ulertzeko gakoak aurkezten ditu, kanpoko mundutik isolatuta egotea edota giltzaperatuta egotearen ondorio fisiko eta psikologikoak, alegia.

Beste lau luzemetraiak honako hauek dira: Inventura (Darko Sinko, Eslovenia), Mbah Jhiwo (Álvaro Gurrea, Espainia), Veli (Lasha Tskvitinidze, Georgia) eta Iki Şafak Arasinda (Selman Nacar, Turkia).

Arantza Santesteban Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, Zinema Dokumentaleko Gidoiaren gaineko prestakuntza jorratu izan du, Carmen Avalosekin batera Bartzelonan. Zuzendari gisa 2012. urtean hainbat dokumental gidatzen hasi zen, hauen artean aipatzekoa da 'Passatgeres' izeneko bere lehen lana. 2017. urtean, berriz, 'Euritan' ekoizpena zuzendu zuen Irati Gorostidirekin elkarlanean eta lana 2017ko Kimuak katalogorako aukeratua izan zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arantza Santestebanen '918 gau' Zinemaldiko WIP Europa Sailean eskainiko dute

Arantza Santestebanen '918 gau' Zinemaldiko WIP Europa Sailean eskainiko dute