Fotolia

Adimena landu

Gauza batzuetan ez dago gehiegikeriarik. Inor ez da sekula zintzoegia, ederregia, onegia, eskuzabalegia, adimendunegia, azkarregia, ikasiegia… Agian halakoei beste zerbait falta zaie, agian ederra da baina traketsa, zintzoa baina inozoegia, eskuzabala baina xahutzailea, ona baina motza, azkarra baina alferra.

Publicidad

Hori bai, gizarteak kontrakoa adierazten dizu, jungla honetan ospe gehiago duela maltzurrak zintzoak baino, garratzak gozoak baino, berritsuak isilak baino, lotsagabeak lotsatiak baino. Zerbaitekin, ordea, gaude guztiok konforme: ez diot sekula inori entzun adimentsuagoa izan nahi lukeenik, guztiok gaude konforme dugun adimenarekin, are ergeletan ergelena.

Adituen esanetan, ehunekoak ehuneko, kontu horretan ez dago desberdintasun handirik gizakion artean, ez da adimenaren neurria desberdin egiten gaituena, dugun horrekin egiten duguna baizik. Baieztapen horrek, ordea, erantzukizuna norberaren esku uzten du eta nahiago izaten dugu ardura beste norbaiten esku utzi, adibidez, gurasoen esku, izan ditugun irakasle kaskarren esku edo zorigaiztoaren esku.

Norberaren adimena ez da bere horretan gelditzen jaiotzetik heriotzaraino. Landare bat da, ureztatu, kimatu, zaindu egin beharreko zerbait. Eta lan hori neketsua da. Errazago da pentsatzea ikasi dugula ikasi beharreko guztia eta aski dela hori gelditzen zaigun denborarako. Azken batean, makina bat ospetsuren adimena ez da distira gehien ematen dien zera eta ospea da gaur edozeren gainetik bilatzen den helburua.

Esandakoak egiatik zerbait balu, ondorioztatu behar genuke emakumeok garela ikasteko gogo gehiago dugunok. Hori dio edozer hitzaldi edo antzeko jardunalditan entzule gisa bertaratzen diren pertsonen kopuruak: gehiengo zabala, emakumeak; are gehiago, emakume helduak. Normala, beranduago hasi genuen lasterketa, atzerapen dezenterekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad