Aramaioko elikagaiak ekoizten dituzten bi baserri bisitatzeko aukera izango da igandean

Besteak beste, Atxineta eta Iturrieta baserrietan egindako lana ikusgai izango da

Paul Picado

Martes, 22 de junio 2021, 21:51

Askotan, jaten ditugun bertako produktuak ez dakigu nondik datozen, eta are gutxiago nola ekoizten diren. Hori horrela, Aramaion, bertako produktuak ekoizten dituzten bost baserri bisitatzeko aukera emango du ekainaren 27an, 10.00etatik 13.00etara. Ekintzan parte hartzeko izena eman behar da, eta bi aukera daude. Alde batetik, inprimaki hau betez, eta bestetik, jangelak@ereindajan.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Publicidad

Ekoizleak bisitatuz, hainbat helburu beteko dira, besteak beste, eskualdeko kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harremana indartzea; haien lanbidea, produktuak eta etxea bera ezagutzea; ekoizpen ekologikoa, salmenta zuzena, ekoizpen proiektu txikiak, txokoak eta bestelakoak hurbiletik ere ezagutzea.

Alde batetik, Iturrieta baserrian, frutagintzan aritzen dira. Berez, sagardotegia da, eta horrenbestez, sagarrarekin zerikusia duten produktuak saltzen dituzte, hala nola, sagardoa, sagar-zukua eta sagarrarekin egindako ozpina. Produktu horiek guztiak baserrian bertan ekoizten dituzte. Gaur egun, abian jarri zirenetik 23 urte igarota, 1.400 sagarrondo inguru dituzte, bai Euskal Herriko sagar barietateak eta Asturiarrak nahastuz. Ekintza euskaraz izango da.

Bestalde, Atxineta baserriari dagokionez, frutagintzan eta abeltzaintzan aritzen dira. Abereen artean, behi piriniotarrak, azpigorri ahuntzak eta orein gorriak hazten eta salerosten dituzte. Frutei dagokienez, ahabiak dituzte, eta zuzenean, zukuan eta marmeladetan saltzen dituzte. Ekintza kasu honetan gaztelaniaz izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad