https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araiako Umore Antzerkiaren jaialdia abuztuaren 11n hasiko da

Arabako 17 herrietatik ibiliko da emanaldiak ematen

PAUL PICADO

Abuztuaren 11n Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdia hasiko da eta dagoeneko 25. urteurrena bete du. Horrela, Arabako 17 herrietatik emanaldiak ematen ibiliko da, emozioak eta barreak eraginez. Araia izango da berriro egitarauaren gune nagusia, baina esan bezala, Arabako beste herri batzuetatik ere ibiliko da, Arabako Herrientzako Antzerki Jaialdiaren barruan. Hori, abuztuaren 10etik 26ra izango da.

Dena den, jaialdiaren 25. urteurrenaren ospakizuna uztailaren 27an hasiko da, Sorberrien Programaren bigarren edizioarekin. Helburua konpainiak eta ikusleak elkartzeko gune berriak sortzea da. Hiru proiektu aurkeztuko dituzte Andra Mari Aretoan: Tranpola ('Verónica, ella y yo'), Katastrofen! ('Neopreno') eta Hara Nori ('Jainko bat').

Horrez gain, antzerkiaren hastapenei buruzko ikastaro bat ere antolatu da uztailaren 26tik 28ra bitartean, Araian bertan, El Mono Habitado konpainiak zuzenduta, agertokiarekiko harremana indartzeko.

Baina Aiarako Umore Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 11tik 15era izango da, Arrazpi Berri Kiroldegia gune nagusia izanda. Aurten goi-mailako ikuskizunak izango ditu: lehen egunean, Baccalà konpainia izango da 'Pss Pss' lanarekin, Chaplin, Keaton eta film mutuen eragina duena. Hurrengo egunean, Vaivén Producciones konpainiaren 'Sherezade eta tipularen azalak' ikusgai izango da, umorea eta poetika bateratzen dituen eta emakumearen izaerari buruz gogoeta egiten duen emanaldia dena.

Astelehenean, Faemino y Cansado bikote ezaguna izango da, 'Quien tuvo retuvo' bere azken lana aurkezteko. Asteartean En Vilo konpainiak 'Interrupted' lana erakutsiko digu, ongizatearen gizarteari buruzkoa. Amaitzeko, abuztuaren 15ean, Yllana konpainiak ukitu musikala emango dio jaialdiari 'The Primitals' lanarekin, tribu aborigen bati buruzko istorioa dena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos