https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Slow Food izango da Turingo Gustuaren Azokan

Ekimenaren aurkezpena./Europa Press
Ekimenaren aurkezpena. / Europa Press

Atzotik astelehenera bitartean izango da azoka

PAUL PICADO

Gustuaren Azoka hasi zen atzo Turinen, eta bertan, Arabako lurraldearen ordezkari gisa Slow Food arituko da. Bi urtez behin egiten den topaketa ospetsua da hau, eta produkzio-sistema iraunkorren alde egiten duten eta ingurumena eta laborantza tradizionalak errespetatzen dituzten ekoizleak dira protagonista nagusiak. Esan bezala, Slow Food Araba izango da Arabako lurraldearen izenean parte hartuko duena. Han, stand bat izango du, bere produktuen bikaintasunaren berri emateko.

Turingo azokan nekazariak eta artisauak, mundu akademikoa eta sukaldariak, enogastronomiako laborariak eta neofitoak bil daitezke, eta Arabako landa-munduko langileei irtenbideak emateaz gain, informazioa ere trukatzen diote elkarri.

Berez, elikagai iraunkorrak sustatzeko tokia da, baina baita hezkuntza ekitaldia ere, ikastea, ezagutzea, alderatzea eta informazioa biltzeko aukera ematen duelako. Batik bat festa bat da, zer jaten dugun jakiteko eta janarien ekoizpenean parte hartzen duten pertsonak goraipatzeko.

Slow Fooden standean besteak beste produktu hauek izango dira: Gorbeiako eztia, Arabako Errioxako ardoa eta oliba olioa, indaba nabarra, babarrun arrozina, garbantzuak, dilistak, mendiko odolkia, boilurra, txakolina, Arabako txahal haragia, Gatzagako gatza, artzain gazta, moxal haragia, Arabako garagardoa, Arabako sagardoa, Gorbeiako patata eta Eltziegoko artisau pateak.

Bost egun hauetan mundu osoko elikagai elkarteak, sukaldariak, irakasleak eta musikariak bilduko dira, bertako elikagaien ekoizpen iraunkorra sustatzeko. Aurten, Amurrioko abesbatza ere izango da. San Pietron kontzertu bat emateaz gain, Arabako standa girotuko du.

Temas

Euskera