https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako museoen programazio berezia izango da Aste Santuan

Artium museoa./
Artium museoa.

Ostegunetik igandera bitartean zenbait bisita gidatu izango dira

PAUL PICADO

Aste Santu honetan Arabako museoak ezagutzeko aukera egongo da, izan ere, programazio berezia prestatu dute hala izateko. Ostegunetik igandera bitartean zenbait bisita gidatu antolatu dira, familian egitekoak batik bat. Dena den, 5 urtetik gorakoak izan beharko dute haurrek.

Horrela, ostegunean, 12:00etan, Arabako Fournier Karta Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan bisita gidatuak egingo dira, eta Arabako Naturako Zientzia Museoan, familian egiteko bisita gidatua.

Ostiralean, 12:00etan ere bai, Arabako Arma Museoan eta Arabako Arkeologia Museoan familian egiteko bisita gidatua izango da. Larunbatean, Arabako Arkeologia Museoaren eta Arabako Fournier Karta Museoaren hamargarren urteurrena dela eta, zenbait tailer antolatu dira 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat, 'Lurpeko historia: induskatu Historiaurrea museoan' izenekoak. Horietan parte hartzeko izena eman behar da, 945 203 707 telefonora deituz.

Azkenik, igandean, hamargarren urteurrenaren ospakizunarekin jarraituz, 12:00etan, 'Aioko' antzezlana izango da, Zurrunka teatro konpainiaren eskutik. Desberdinak izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur dira protagonistak. Itzalez, argiez eta txotxongiloez baliatzen dira, ikusle guztientzat da eta antzezleak Eñaut Gorbea eta Nerea Ariznabarreta dira. Bestalde, ordu berean, bisita gidatua izango da Iruña-Veleia, Erromatar Hiria ikusteko.

Jarduera guztietarako sarrera doan izango da leku guztiak bete arte, beraz, komenigarria da sarrera aldez aurretik erreserbatzea. Hauek dira toki bakoitzaren telefonoak: Arabako Arkeologia Museoa eta Arabako Fournier Karta Museoa ikusteko, 945 203 707; Arabako Arte Ederren Museoa, 945 181 918; Arabako Arma Museoa, 945 181 925; Arabako Natura Zientzien Museoa, 945 181 924 eta Iruña-Veleia, 618 539 353.

Temas

Euskera