https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Lautadako saltokiak lankidetzan arituko dira bertako merkataritza sustatzeko

Programaren hasieran Merkatu Asteburua, magia eta animazio-jarduerak izango dira

PAUL PICADO

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Lautadako saltokiak eta ostalariak lankidetzan arituko dira hurrengo hileetan bertako merkataritza sustatzeko zenbait ekintzetan. Horrela, ekainaren hasieran, programa hasteko, Merkatu Asteburua, erakusleihoen apainketa, magia eta animazio-jarduerak izango dira.

Cristina Fernandezek, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko diputatuak, eta Arantza Sanchezek, Lautada Bizirik-ACICSA Arabako Lautadako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu elkarteko lehendakariak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten joan den astean ekintza-programa hori ezartzeko. Bestalde, Foru erakundeak 16.500 euroko ekarpena egingo du finantzazioa bermatzeko.

«Helburua da xehekako merkataritza ikusaraztea eta Arabako Lautadan bizi diren pertsonek eta eskualdea bisitatzen dutenek erosketak bertako dendetan ditzaten eta beraien udalerrietako taberna eta jatetxeetan kontsumi dezaten bultzatzea. Emozioez baliatuko gara hori egitea eskatzeko, baina horrez gain, merkataritza-eremuetan festak eta ospakizunak ere antolatuko ditugu egun berezietan», azpimarratu zuen Gonzalezek.

Arabako Foru Aldundiaren eta Lautada Bizirik-ACICSA elkartearen arteko lankidetza hurrengo hiletan zehaztuko da. Horretarako, zenbait ekintza egingo dituzte kontsumitzaileak batik bat harrituta uzteko, saltokien arteko lankidetza sustatzeko eta merkataritza-eremuak suspertzeko, berariazko kanpainen bidez. Lehenengoa maiatzaren 31n eta ekainaren 1, 2 eta 3an izango da, eta hain zuzen Merkatu Asteburua egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos